(mezu pribatu bati erantzun publikua)
Eskerrikasko Serafin! Badakizu hala ikasten dala, korrekziñuekin.
Baiña, jo! Zelan artikulau leike forma bat, oin egin destazun iruzkin hau
berau ZERRENDAN egin ahal izateko? Nik ulertzen dot: gauza zatarra eta
inkomodua da, egilliandako eta hartzailliandako. ¡Baiña hain da
premiñazkua eze...!
Horregaittik Serafin, ardura ez bajatzu, erantzun hau zerrendara bialduko
dot. Ia ze iritzi dauken eibarrespazixuan: ¿zer egingo dogu
korrekziñuekin, neska-mutillok?
Ideia bat boteprontuan: asteroko informe bat "aste honetan harrapatutako
akats garrafalenak", erdi-umorian egindako konkurso bat izan arren,
eraginkorra izan leikiana. Oin dala tenporada bat Iñigo Aranbarrik Berrian
egitten zebanan parekua, baiña linguistikuagua.
Zer irudichen?
O.
Serafin Basauri writes:
> Kaixo Oier:
>
> Eibarren be, hittanua teknikoki ixa-ixa galduta daguala esan laeikek. Eta
> eskertzekua dok batzuek egitten dozuen ahalegiña bizirik iraun deixan.
> Hik badarabik hittanua, baiña akatsen bat edo beste egitten dittuk
> noixian behin. Ardura ez ba jak, mezu honetan egindakua zuzenduko deuat,
> zerrendan darabizuen hittanua hobetzeko asmoz. Hamen:
>> Esango najeukek jente nagusixena eta basarri auzuetakuak ondo erabiltzen
>> _juela_ aditza ("imprimiduko _dezta_"), baiña ezin juat sigurtatu.
> menpeko esaldixetan ezin laeikek hittano-alokutiborik erabili, edo
> garbixago esateko, ezin laeikixok hittano-alokutiboko adizki bati
> atzizkirik ezarri, orduan esaldi hori honetara egongo litzakek zuzen:
>
> Esango najeukek jente nagusixena eta basarri auzuetakuak ondo erabiltzen
> *_dabela_* aditza ("imprimiduko _*desta*_"), baiña ezin juat sigurtatu.
>
> Serafin
>
> PD: Ez jatak bape gustatzen akats gramatikalak harrapatzen jardutzia eta
> danen aurrian gitxiago ondiok; horretxegaittik bialtzen deuat pribauan.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]