Leirek:
> ----------Zurekin bat nator. Baiña zelan kontrolau argitaratzen dan guztia?
>   
Torrealdaik kontrolatzen du ba... Ez, bueno, akaso ez da beharrezkoa 
den-den-dena kontrolatzea ere. Liburua argitaratu duenari ardura apur 
bat ere utzi beharko zaio. Kontua da gaur egungo sistemarekin liburu 
bakarra argitaratu duenak ez duela aukera handirik Durangon bere liburua 
erakusteko. Autogestioaren bidetik jo duten musikariek ere horrelako 
arazoak dituzte. Harritu nintzen Joseba Tapia stand propioarekin ikusi 
nuenean, banekin bere azken diskoa berak ekoiztu duela, baina disko 
bakarrarekin pentsatzen nuen beste arbola baten kerizpean jarriko zela. 
Berrian artikulu bat zetorren asteburuan diskoa autoproduzitu duten 
taldeei buruzkoa (tartean Sutagar eta Norton), eta nola moldatu diren 
azokan egoteko. Batzuk beste disketxe batzuen mahaian egon dira eta 
beste batzuk banaketa enpresen mahaian. Elortza farmazeutikoak 
esandakoak harritu ninduen «Salmahaia eduki ahal izateko urtean produktu 
kopuru jakin bat kaleratzea eskatzen dute, eta gure zigiluak ez du 
horretarako aukerarik». Egia al da produktu kopuru jakin bat kaleratu 
behar dela urtean azokan mahaia izateko? Nik uste nuen ordaintzea zela 
gakoa, eta disko bakarrarekin kontuak ez zaizkiela ateratzen ongi...

Bestalde, Argian mahainguru interesgarri bat zetorren asteburuan, 
azokaren ingurukoa hau ere, eta besteak beste editore profesionalak 
amateurrekiko bereizi nahia antzeman dut bertan. Nagusiki diru-laguntzak 
eskuratze aldera produzitzen dutenen kontrako kritika zegoen, baina 
profesional-amateur kezka bat ere zegoela iruditu zait.

/"A. Valdes./ Sektore handi batean, industria kultura anglosaxoi edo 
frankofonoan, esaterako, argi dago sektore profesionala non kokatzen den 
eta zein den amateurra. Hemen denak nahasita bizi dira: handiak 
txikiekin eta alderantziz.
/I. Gomez./ Ez nago horrekin ados. Merkatuak agintzen du eta hori da 
ikuspegia, gordina eta krudela izanagatik.
/A. Valdes./ Baina subentzio politika horrek lagundu egiten dio 
profesional eta amateurren arteko nahaste horri. "

Nik ez dut oso ondo ulertu zer esan nahi duen hor Anjel Valdes-ek, eta 
ez dakit nola ikusiko luketen argitaletxe handiek Durangoko azokaren 
buztan luzea sustatzeko ideia hori, hain zuzen ere amateurren espazioa 
zabaltzea eskatzen ari baikara.

Nor bere lanaren jabe
Euren diskoak beren kasa ekoitzi eta argitara eman dituzten musika 
taldeek desberdin bizi dute aurten Durangoko Azoka.
Berria, 2006-12-09
http://tinyurl.com/yaeu8p

Merkatua indartzeko giltzaren bila
Durangoko Azokak daraman bidearen orainaz eta etorkizunaz mintzatzeko: 
Iñaki Gomez Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria, Anjel 
Valdes Elkar argitaletxeko zuzendaria, Jorge Gimenez Euskal Editoreen 
Elkarteko presidentea eta Jon Irazabal Gerediaga elkarteko -Azokaren 
antolatzailea- zuzendaria.
Argia, 2006-12-10
http://tinyurl.com/yf269n

oier.



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to