Garik:

< Ni sarritan eskakeatzen naiz musuen kontu horretatik, bai laneko
bilera eta bai horrelako ebentu organizatuetan. Ez gustora hartu edo
ematen ez ditudalako, baizik eta sozialki nahiko sexista iruditzen
zaidalako, emakume bat datorrenean musua ematea eta gizonezkoari ez.

Arrazoia Gari, lan kontuetan zabiltzanean, neska bazara, musuak eskaintzen 
dizkizute eskuaren ordez. Eta aurreratu eta musuak ebitatzeko eskua 
eskaintzen baduzu, sarritan entzun beharra dago: "ze formal", edo "bueno, 
bueno", edo okerrato, eskua eta musuak ematen dizkizute.

Baina ni lagunarteko musuez ari nintzen.

Elena 


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to