> > Amatiñok: Izan be... zergaittik emoten jok MCCk sektore turistikuak > baiño haundixagua, indartsuagua edo garrantzitsuagua? Zergaittik uste > juagu MCC danon artian zaindu biharreko altxorra dala eta turismua, > ostera, erdipurdiko zeozer, bigarren maillako zeozer, txarto balebik > be ardurarik sortu biharko ez leukiana?
Dana errelatibua dok eta konparatzerakuan gehixago. Sistema kapitalista global honetan, bere neurrixan MCC "global player" bat bilakatu dok, Cooperativa bai, baiña beste "c" hori "Corporación" dok. Hedatu, Txinan ekoiztu, 3.munduan inbertitu, supermerkatuak egin, elikagaiekin komertziatu, alor desberdinetara etengabe zabaldu eta abar luziak egitteko ahalmenak dittualako. Turismuak ez dittuanak. Horregaittik emoten jakok garrantzi gehixago. Turismua euskal familixa askoren oinarrixa dok (MCC baiño gehixagona akaso?), baina azkenaldixan hedatzeko ganberradak egittia baiño ez jakuek bururatzen agintari ezberdinei, Bakixokua kasu. Turismuak muga bat jakak, eta muga hori iraunkortasunak eta ingurumenari errespetuak jarri bihako laeukek. Eta MCCkuak be "global player" guztiak eskutik hartu eta berandu baiño lehen errekurtsuen mugabakotasun ezaz jabetu biharko litxakiaz. Orain Txinan ekoiztia merkia dok. Txinan baiña, gizakixak eragindako kutsadura mota guztiak era exponentzialian igotzen jiharduek, noiz arte? Etxia ondo zaindu biharra daok, lehenau etxia ezagututa baiña. Ekologia hutsa. Asier Arregi _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
