Kasualitatea, Erregenetako (ero Erregen Egunetako) gaixa.
Eibarko Hiztegi Etnografikuan oso politto agertzen da nola ospatzen zan
errege(n) eguna (gizonen eguna ei zan, gizonak elkartu, bazkarixa edo
afarixa egin, eta gero andria eta umiei erregaluak eruan, eta, esaten ez
bada be, orduan umien eguna izango zan). Zerikusi gutxi gaur egun danakin,
eta atzo edo ereñun edo artikulu batean aipatuta ikusi neban erregeen
desfileak, gaur ezautzen dogun moruan, karrozak eta, frankismon sasoikua
dirala, eta benetan, horrelaxe da eta, ésito haundia izan dabela.
Ezin dogu gure inguruko guztia kuestionatzen egon, eta horregatik,
besterik gabe pentsatzen dogu (neban) gauza batzuk betikuak dirala. Ba ez,
gauza batzuk bart gabekuak dira.
Gaur egun zabalduta dago umiak ez dabela jakin behar zeintzuk diran
"erregiak", orduan garbi zeuan zeintzuk ziran, bestelako "umien ilusiñoa"
zaindu behar barik, erregeak aitak (ez gurasuak, aitak) ziran.
Interesantia litzateke jakitea ohitura hori zenbateraino zeuan zabalduta
Euskal Herrixan.
it
----- Original Message -----
From: "Asier Sarasua" <[EMAIL PROTECTED]>
To: <[email protected]>
Sent: Saturday, December 16, 2006 9:33 AM
Subject: Re: [eibar] Erregen egun
Eskerrik asko erantzunengaittik.
Leirek:
> Neretako beti "egun" barik. Erregenetan, erregenetara,
> erregeneko,...normal normal.
Lehenguneko galderen ostian, azalpenak.
Kontua da, Eibarren "Erregenetan..." entzun izan dotela inoiz, baina aste
honetan hiztegixetan begiratu, eta:
- Elhuyarrek eta Hiztegi Batuak ez dakarre antzerakorik
- Hiztegia 3000ak "Erregen egun"
- Azkuek be "Erregen egun" eta adibidietan "Erregenez"
- Guk egindako "Eibarko Hiztegi Etnografikoak", ostera, "Erregenak", dakar
sarrera-buru (nik neuk sartuta), baina adibidietan "Erregen egun" besterik
ez.
Eta konturau naiz hankia sartu nebala sarrera horretan. "Erregenak" izan
biharrian, "Erregen (egun)" izan biharko litzake sarrera hori.
Baiña tira, zuen erantzunak jasota, eta iñungo hiztegittan agertu ez
arren, "Erregenak" hori be ez dago hain txarto. Konponbiderik ez daka,
gaiñera. :-)
Asier
>> Urtarrilan 6xari, gaur egun, Errege-eguna esaten jako (gehixenbat).
>> Jende nausixak, baina, "Erregen egun" erabiltzen dau Eibarren (eta
>> inguruan).
>>
>> - Ezagutzen dozue? Erabiltzen?
>>
>> - Eta zelan erabiltzen da? Esan leike "Erregenetan" edo "Erregenez"...
>> Edo beti juan bihar da "egun" horrekin?
>>
>> Eskerrik asko
>> Asier
>>
>>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]