Ez da Antzerkiola Imajinarioaren kontua bakarrik: Donostialdeko teatreroei ere ohitura bera ikusi dut. Beraz, gremio osoari dagokio, nonbait.
X. El 15/12/2006, a las 11:49, Oier Araolaza escribió:
Asier Arregi Portugaletik itzuli zeneko horrek niri gertatutako beste pasadizo bat gogorarazi dit. Orain krisi sakonean dagoen Antzerkiola Imaginarioko banguardistekin gertatutakoa. Mikel eta biok Yuri Sam antzerkilanerako mugimendu koreografiko batzuk lantzen aritu ginen Lipus eta konpainiarekin. Aurrestreinura gonbidatu gintuzten eta esandako ordurako joan ginen. Pare bat lagun baino ez zeuden oraindik. Iritsi zen neska bat, gure alboan zegoen mutilerangan hurbildu eta musu eman zion ezpainetan. Beste neska bat etorri eta honek ere ezpainetan muxu. Mikel eta biok elkarri irriparre egin genion "Poligamoa duk kabroi hau!". Baina berehala okertu zitzaigun irriparrea. Etorri zen punki itxura beldugarriko morrosko bat eta hari ere musua ezpainetan gure mutilak. "Ostras, zer ote den abanguardia!". Bapatean Lipus agertu zen. Hasi zen bati eta besteari ezpainetan musuak ematen eta halako batean gu ere ikusi gintuen. "Ene, hemen zaudete, eskerrikasko etortzeagatik. Etorri, aurkeztuko dizkizuet gure taldekideak". Glupss... Ez nion Mikeli begiratu ere, txistua tragatu eta mutil bati lehen musua emateko prestatu nintzen. "Hau Aitor da". Iritsi da nire ordua. Animo, ez dezatela antzeman urduri zaudenik. Hasi nintzen hurbiltzeko urratsa ematen, Aitorri begiratu eta hura kieto. Urrats erdian izoztu nintzen. Aitorrek bekainak altxatu eta "Aupa" esaten dit. "..eee.. aupa, bai, hori AUPA". Uffffaaaaaaaa..... Denek zekiten gu ez ginela tribukoak. Eskuak poltsikotik atera gabe okotsa altxatzeko keinu txiki batekin agurtu genituen denak. Zelako eskapada! oier. Asier Arregik idatzi du: > Agur fisikuak, eskua eman, musuak, besarkadak eta abar... > > Euskalerrixan, egixa esateko, ez gara oso protokolarixuak eta sarrittan > jokoz kanpo harrapatzen gaittue eskua emoteko be. Protokolarixuak ez > izatiaz gain, piskat legorrak be, gehittu geinke. > > Portugalen be egunero, pertsona bat ikustian, nahizta egunero ikusi, > eskua luzatu edo musua emoten dabe, lehelengo aldiz ikustian eta baitta > agurtzian be. Han urtebete egin eta gero EHra bueltau nitzanian, hango > txipa kendu barik, lagunei egunero eskua luzatzen eta musuak emoten hasi > nitzan, parregarrixa izatera heldu arte, baiña poliki-poliki zentzu > honetan bertarakotu (legortu) nitzan arte. > > Ez jataz gustatzen protokoloz edo edukaziñoz egitten diranak > faltsukerixaz egin leikezen neurrixan, bestela bai, eta asko. Pertsonen > arteko gertutasuna bultzatzen dabe, kontaktuak aberastu egitten gaittu > eta agur fisikuak harremanak erreztu egitten dittu. > > Gari, sexista bada musuak neskei eta eskua mutilei, batera edo bestera > aldatu biharko dogu. Maila batzutan, orain egitten den bezela, eskua > danei (esate baterako lan harremanetan) eta beste batzutan, > gertuagokuetan, lagunartian, > > musuak danori. > > Asier Arregi > > > Gari Araolaza(e)k dio: > > >> Jopelas! ba hori esan egiten da! >> >> Ni sarritan eskakeatzen naiz musuen kontu horretatik, bai laneko >> bilera eta bai horrelako ebentu organizatuetan. Ez gustora hartu edo >> ematen ez ditudalako, baizik eta sozialki nahiko sexista iruditzen >> zaidalako, emakume bat datorrenean musua ematea eta gizonezkoari ez. >> >> Eskua ematearekin ere zalantza izaten dut. Kanpoan ibili izan >> naizenean, toki batera iritsi eta denei eskua emateko ohitura dago, >> baita ezagutu ez eta txiripaz han alboko mahai batean hizketan dauden >> biri ere. Hau orokorra da Alemanian, Frantzian, Inglaterran eta abar. >> Astuna egiten da, baina gutxienez norma da eta ez dago pentsatzen >> ibili behar. >> >> Hemen musuena nahasiagoa dago. >> >> >> >> > > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > > > _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
