Eibarren bebai,

batezbe etxeko bateren bat berandu dabilela eta ondiokan etxetik urten
barik, berataz galdezka deitzen badabe etxera ...

gurian asko erabiltzen dogu ;-)

eneko


2006/12/18, Elena Laka <[EMAIL PROTECTED]>:
> Ez dakit Eibarren, baina Bergaran asko erabiltzen da espresiño hau:
>
> "Hontxe urtetzia egin dau".
>
> Elena
>
>
> ----- Original Message -----
> From: "Asier Sarasua" <[EMAIL PROTECTED]>
> To: <[email protected]>
> Sent: Sunday, December 17, 2006 3:02 PM
> Subject: Re: [eibar] "Urten dot" (lehen inprimauko nau)
>
>
> Trebik:
> >     Ba nik dittudan hiztegi "modernoetan", Harluxet Hiztegi
> > Entziklopedikuan
> > eta Elhuyar Hiztegixan, bixetan aditza "da/du" konjugatu leikela zehazten
> > dabe. Horretara, Euskaltzaindixan aurrean intsumiso agertzen dira.
>
> Ba, garai baten izango zan. Elhuyarkuak, behintzat, "zintzotu" dira ;-)
> Bere sareko bertsiñuan (azken-azkena), "irten da" besterik ez dau onartzen.
>
> > Ai, intsumisiñua zelako zentzun onekua dan!
>
> "Mili kaka" eta holakuak aspaldi amaittu ziran, Trebi; gaur egun zintzo
> demonio jarraitzen doguz danok Euskaltzaindiak esandakuak.
>
> "Ereduzko prosa" begiratzia besterik ez dago.
> http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/ereduzkoa/araka.html
> Bilaketa azkar baten, 4842 esaldi topau dittut (ATERA-IRTEN) aditzekin.
>
> %72 ATERA NAIZ estilokuak
> %28 IRTEN NAIZ estilokuak
> %0,5 IRTEN DUT estilokuak
>
> Prentsa eta Literatura banatuta begiratu ezkero:
>
> - Prentsan %80 ATERA NAIZ estilokuak dira (Luistxok atzo aittatu zeban
> hori), eta IRTEN DUT estilokorik ixa ez dago (Imanol Muruan artikuluren
> bat...).
>
> - Literaturan IRTEN DUT gehitxuago agertzen da, baina hor be banakia eta
> idazle gitxi batzuen artian: Edorta Jimenez, Xabier Montoia, Iñigo
> Aranberri, Sarrionandia...
>
> Asier
>
>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to