Bai. Nik oso ondo aitzen deuat. Gauza bat dok ni oin dala 40 urteko
produktua izatia eta beste bat gaurko munduan ez bizi izatia.

Nik hiru seme-alaba jakaraz,  umetatik lehendakarixa, legezko ikastolia, ETB
eta sursum corda euki izan dabenak... ez juat ba aittuko¡ Baiña ni holako
bape barik hazittakua nok. Zer egingo juat ba?

Baiña aittu arren, uste juat euskaldunok (eta batez be euskeradunok) beti
bihar izango dogula militantzia punttu bat. Bestela guriak ez jok iraungo.

Egixa dok atzenengo berbia kontsumodoriak dakala, baiña zuetako iñork
zalantzan jartzen ete jok ba, gizarte barrixan egin biharretako bat
kontsumidoria kontzientziatzia dana?

Nik erabagi najeikek alboko dendara juan, Eroskira ala Mamutera. Aukeratu
najeikiaz Bermioko ala Santoñako antxobak. Eta Bermioko eta Orixoko antxoben
artian aukeratu najeikiaz kredituak euskeraz dakazenak. Eta preziua, eta
kalidadia, eta markia, eta...

Beste kontu bat dok, gero, zer egin onenak eta merkienak badittuk Mamuten
saltzen dittuen Santoñakuak...

Eta horrez gaiñera (susmagarrixa ez naizenez esan najeikek) euskeraz ez
dakixan hiritarra be egon badaok. Euskeriaz zer ikusi zuzenik ez daken beste
balio sinboliko batzuk bihar dittuan erdal hiritarrak, hain zuzen be "parte"
sentitzeko. Euskeraz jakin ez arren --edo hain zuzen ez jakitziagaittik--
euskal heldulekuak bihar dittuen hiritar asko eta asko daozak euskal
gizartian. Eta horrek ezin dittuk ahaztu.

Euskeria galtzen dan egunian ez dok euskaldunik geratuko. Bapo. Baiña,
euskal sentimentudun erdaldunak amaitzen diranian, euskeria ittolarrixaz
hilgo dok berandu baiño lehen.

Amatiño
  ----------------------------------


  Argi geratu da hau ikusteko modu diferentia dakagula. Berria, Euskadi
Irratia, ETB1... eta Euskaltel, kontsumitzeko gai naiz balio
sinbolikoagaittik, denboralditxo batez. Baña azkenian, balio sinboliko hori
anekdotikoa izatera pasatzen ez bada (hau da, merkatu-legez lehiakorra
izatea lortzen ez badau) ez daka etorkizunik.

  Euskal prentsak etorkizuna du benetako beharra bada, eta ez, gure
abertzaletasuna islatzeko erraminta baino ez bada. Euskaltelek etorkizuna
izango dau, bere zerbitzua lehiakorra bada. Bezeroak lortuko ditu balio
sinbolikoagaittik (gure etxian hala izan zan) baña gero bere zerbitzuak
konbentzitu behar dau.

  Jendeari ezin zaio eskatu bere kontsumoa (dela prentsa, telefono-konpainia
edo dana-dalakoa) militantziagatik egitea, ze, hala bada, Amatiñok eta beste
pare batek kontsumiduko dabe.

  Oso txalogarrixa da zure belaunaldixak eindako esfortzua, baña hori ez da
arrazoi gaur nik Euskaltel kontratatzeko. Euskadi Irratia entzuten dot eta
ETB1 ikusi baitta. Baña, zin dagizut, ez dot militantziaz egiten. Hasieran,
akaso, bai... baña gero produktuak konbentzitu behar zaitu.

  Militantziaz erosi nituen Berriaren lehen aleak... baina gaur egun
neretzat ez da funtzionala egunero paparezko prentsa erostea, eta ez dot
erosten. Militantziaz kontratatu nuen Euskaltel mugikorrendako, baina gero,
produktua ez zitzaidan gustatu (kobertura eskasa), eta merkatu-legez aldatu
nintzen Telefónica de España-ren Movistar-era. Ba bai... euskalduna izateak
bultzada merezi du, baina ez betiko barkamena bere kalitate eskasari, eta
hori, euskaraz lan egiten dutenek, gero eta argiago dute: bere produktuak
euskarazkoak behar dute izan... baina erdaldunekiko lehiakorrak ere. Hala
ere... Asier Sarasuaren erantzuna gehituko nuke hemen:

  "baiña Argia euskeraz da
  Berria euskeraz da
  EITB euskeraz da

  Bestiak emoten ez desten zeozer emoten deste.
  Baiña zer emoten desta Euskaltelek?"


  ETB 1, Euskadi Irratia, Berria... edo euskarazko blog batzuek, arrakasta
dute euskaraz direlako eta (gutxienez) maila onargarri bat dutelako.
Euskararekiko militantziak baino, produktuak konbentzitzen bagaitu, ez izan
zalantzarik euskara bizi dagoen seinale izango dela. Uste dot, eta pentsatu
nahi dot, horretarantz goazela.

  Josu.


  PD: San Mamesen gustora, ezta?



  2006/12/27, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>:
    Ondo habil. Baiña xehetasunen bat falta jak.

    Egixa dok, funtziño sinbolikua Euskaltelen aurrekua dala, eta
Euskaltelek funtziño sinboliko hori landu duala.

    Baiña ez dok egixa "Euskaltelen inguruko funtziño sinbolikua ez dozu
zeuk eraiki, Euskaltelek baizik". Hain zuzen be NI (nere belaunaldixa) nok
funtziño sinboliko horren eraikitzailietako bat.

    Hemen jeneraziño oso bat daok, arrazoiz ala ez, asmatuz ala ez, euskal
prentsa, euskal irrati telebista, euskal komunikabideak, euskal sarea,
euskal zuntz optikoa, euskal komunikabide-sistema osuan premiñia oin dala 30
urte aldarrikatu eta abian jarri dabena. Neri ez destak Euskaltelek burua
jan. Euskaltel dok belaunaldi oso baten aldarrixen frutua.

    Beste gauza bat dok, gero, zein izan dan arlo batian edo bestian lortu
dan emaitza. Eta zer egin dan txarto --edo ez hain ondo-- hik beste modu
batez apreziatzeko eta merkatu-lege soillez erabagitzeko.

    Nik ez jittuat sekula Argia, Berria, EiTB edo Euskaltel bezero-iritzi
hutsez ikusiko. Hori egiñezkero, Argia marginala dok, Berriak ez najok
informatzen, SER Eusko Irratia beziñ ona dok, ETB baiño hobia dok T5, leku
ez komertzialetara heltzen dan Euskaltel saria kixotismo hutsa dok eta,
azkenian, "el mercado proveerá".

    Hik guztia martxan ezautu dok. Baiña oin dala berrogei urte ez jeguan
ezer.

    Ni seguru naok oin dala 40 urte nik neukala errezoia. Bihar bada, hik
dakak orain. Denborak aldatu egitten dittuk. Baiña ez nok bape damutzen. Hik
nun aukeratu dakak. Aurrekoeri esker.

    Amatiño

    Oharra. Eta oin, ogibittartekua hartu eta San Mamesera najoiak semiaz.
Bajakixat ez dala merkatuan legia...




      -----Mensaje original-----
      De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] nombre de Josu Mendicute
      Enviado el: miércoles, 27 de diciembre de 2006 17:51
      Para: Eibartarrak zerrenda
      Asunto: Re: [eibar] Euskarazko kirola Euskaltelen kablean


      Baña... Euskaltelen inguruko funtziño sinbolikua ez dozu zeuk eraiki,
Euskaltelek baizik. Zeuk barneratu ein dozu, eta bistan danez, primeran
gañera.

      Funtziño sinbolikua noski Euskaltelen aurrekua dala, kontua da,
Euskaltelek ondo erabilli dabela funtziño hori zu ta beste bezero asko
lotzeko. Eta ez dot kritikatzen... Euskalteleko marketingean nik neuk
berdiña eingo nuke. :)

      Eta, barriro be, ez dot ukatuko neuk be barneratzen dodala funtziño
hori, baña ez zeure neurrixan. Hasieran Euskaltel aukeratu baneban, zeure
arrazoi horiengaittik izan zan.

      Josu.




    _______________________________________________
    Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

    http://www.eibar.org/zerrenda

    harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]





  --
  [EMAIL PROTECTED]
  http://www.blogak.com/josu
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to