Bapo. Baiña nik zerrendakoeri abiaxatzen detsuet... ez mundu zabalari. Eta, orain arte, nik helbide zihatza "goiko" helbidetik hartzen najuan, korta-pega eginda. Baiña tira. Eskerrik asko. Beti ikasten dok zeozer. Amatiño --------------------------
Ba... agian larregi luzatuko naiz, baina modu sinple eta argian azaltzen saiatuko naiz. http://www.eibar.org/blogak/amatino blogaren helbidia da. Nik jarritakua, artikuluarena. Abenduaren 27an zure blogera sartzen zenak aurkitzen zuen lehen artikulua BAKEA deiturikoa zan. Eta gaur bat sartzen badozu, gaur sartutako hori izango da lehena. Pentsa, norbaitek zerrendako mezuak bi astean behin irakurtzen dituela. Ordurako, zuk beste artikulu batzuk sartuta izango dituzula pentsatzen dot... eta hortaz, zeuk emandako helbidean ez du aurkituko "Y... Patxi Alberdi venció" deiturikoa. Beste artikulu bat hartu adibide, orain: Paneuskara. Zuk bidali izan bazenio lagun bati holako zeozer, harek "Paneuskara" artikulua irakurtzeko: "Irakurri Paneuskara artikulua: http://www.eibar.org/blogak/amatino" eta zure laguna gaur sartuko balitz, bilatu egin beharko luke, aurkituko lukeena "Y... Patxi Alberdi venció" izango zelako. Bloga egunero (edo idazten dozunero) elikatzen doa: edukia ez da finkoa, aldakorra baizik. Horragaitik komeni da artikulu zehatzaren helbidea (permalink) erabiltzea erreferentziatzeko orduan. Permalink horren funtziñua: artikulu zihatzaren helbidia emotia, gaur, bixar, ta lau urte barru (blogak interneten jarraitzen badau, noski), beti zuzena izango dan helbidia. Josu. 2006/12/30, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>: Bapo. Ondo. Hobeto. Baiña ez dotena aitzen "permalink" (zeguanik be ez najekixan) horren funtziñua dok. Behin artikuluraiño helduezkero... zertarako bihar juat zein dan artikuluan helbidia barriro jakin biharra? "Mondariz"en iragarkixa emoten jok... Amatiño ------------------------- Bai, Amatiño, hor azaltzen da... baña hori dalako blogan argitaratu dozun azken artikulua. Beste bat sartzen dozunian, berri hori urtengo da helbide horretan. Hortaz, artikulu berri bat sartzen dozunean, helbide hori ez da izango zuzena. Hartara, norbait noizbait zerrendako artxiboetan ibiltzen bada, eta horra sartzen bada, zaila eingo jako artikulu hori aurkitzia. Zuk blogaren helbidea jarri dozu, eta nik artikuluarena. Artikuluaren amaieran esteka bat dago, "permalink" jartzen duena. Esteka horrek dauka artikuluaren helbidea. ;) Josu. _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] -- [EMAIL PROTECTED] http://www.blogak.com/josu
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
