Kaixo Amatiño eta gure txapen irakurliak:

AHTren eskumarako bihurgune batian deskarrilatu gaittuk.

"Euzkadiko Eskuma" terminua definitze lanetan jarri eta idatzi dotena 
idatzitta "PP española dok...Frantziako eskuma...eta Nafarruako 
UPN...baiña heuren fundamentuetan ez dittuk iñola Euzkadikuak", 
ulergaitza egitten jatak heure azken bihurgune sugetu hau.

Nere herrikidieri euren euskal fundamentu politikuak onartzia edo ez 
onartzia, aukera politikuaren arabera...Zer dok hori? Zelan heldu haiz 
horraiño? Nundik asmatu dok hori?

Hasteko, ez jittuat herrikidiak epaitzen eta ez nok iñor halako onarpen 
edo ez onarpen lanak egitteko. Hori, PP-PSOEk partiduen legia eta 
edozein demokratantzat lotsagarrixa izan biharko litzaken 
ilegalizaziñuakin asmatu juen. Aipatu bakarrik, hórrek partiduak, 
oiñarrixetan, fundamentuetan, ez dirala Euzkadiko. Euzkadi, Sabinok 
euskal zazpi probintzia batuz sortutako "hitza" dok, heuk neuk baiño 
askoz hobeto dakian moduan (eztabaidagarrixa be Nafarrua zatitziana). Ez 
jittuat hórrek partiduen fundaziño errazoiak edo estatutuak ezagutzen 
(euren fundamentuak edo), baiña ziur naok Euzkadirekin lotura gitxi 
aurkituko gendukezela. Hori besterik ez. Hortik aurrera, heure sormena.

Ideia politiko kontrajarrixak, soseguz, askatasunez eta era zibilizatuan 
eztabaidatzian guztiz aldekua nok. Kontuan izan bihar juagu, Nafarruan 
eta Iparraldian (+Araba?) gehixengua osatzen dabela español eta 
frantsesek (Batasunakueri eta ETAri itxuraz ahaztu egitten jakuen 
kontua). Beraz, guretzat eskatzen doguna eurei eskeiñi biharko 
gentsekek, zera, bere naziotasuna onartzia, horrela sentitzeko daken 
eskubidia onartuz, eta zergaittik ez, laguntzat, anaitzat edo 
maitaletzat hartuz.  Horretara, eurak be, Euskalerrixan naziotasuna 
onartzeko bidian jarriko jittuagu. Euren nazioetako gobernuek gure 
herrixa nazio bat dala errezago onartuko juek, nazio bat osatzen daben 
herrittarrei sor jakuezen eskubidiak bideratuz. Guk beraien nazioak guri 
eman deskuenaren biderik hartuko ez dogula argi laga biharko gentsekek. 
Horretarako Euskalerrixak herri bezela jasan dabena be presente eukitzia 
komeni dok, español eta frantsesek errealidade hori ezagutu deixen.

Euskalerrixan naziotasunaren kontrako tinkotasunak, nahizta horretan 
beraien legia bete ez, eta torturak eta gehiegikerixa judizialak 
erabili, botuak emoten jittuk Ebrotik behera. Azken fiñian, hori be 
badalako "prozesua"ren abiadura motela baldintzatzen daben faktorietako 
bat. Zetapek bere pausuak neurgailu mikrometrikoz emon bihar jittuk, 
gobernua eta gerra (Monzonek ulertu juan gerra hori) PPren eskuetan ez 
lagatzeko barriz be. Ez dok lan makala. Espaiñiarrek oro har, eskuma 
zeiñ ezkerrekuek, ez juek autodeterminaziño eskubiderik iñola onartzen 
Euskalerrixandako; eta gitxiago ETAk armak lagatzian truke. Eurentzako 
gure herrixan hego mendebaldia Espaiñia dok. Eta punto pelota (ez Pelota 
Vasca).

Honen aurrian, heuk sortzen duan termino barrixau balegok, zer hau, 
euskal fundamentu politikorik balegok, ESPAÑA eta ETAri gitxiago 
begiratu (konpondu deixela militarren artekua) eta ia ba behinguan gure 
ordezkari politikuek ordezkatzen gaittuen, hau dok, dagokixen lana egin 
besterik ez, alkarbizitza baketsua, gorrotuak desagertzeko bidiak 
jartzia eta askatasunez, hizkuntza zahar baliotsu bat mantentzen daben 
herri xelebre honen etorkizuna, botua emoten detsegun herritarrok eskura 
euki deiguzan. Herrixaren hitza ez dok-eta lau urtian behin herrixaren 
zati handi batek beretzat ez dittuan egitura administrabuetarako bozka 
emote hutsa. Hor ikusten juat hutsunerik nabarmenena. Nun daok 
ditxosozko partiduen mahaixa edo mahaixak, dana sukaldian ala, zelan 
parte hartuko juagu parte ba?
 
Partidu politikuek, alderdikerixak alde batera laga eta gatazkaren 
oiñarrixak landu biharko dittue, soluziño bidiak mahai gaiñian jartzeko 
eta bide ezberdiñen aukerak gizarteratzeko. Hau dok, danen arteko 
abangoardia politiko barrixa sortu biharko litzakek, gizartiari aukera 
landu ezberdiñak aurkeztuz, askatasunez.

MCCko batallitaren gaiñian, esango deuat, nere "fede demokratiko urrixa" 
alderdi politikuek eta agintarixek sortutakua dala, ez Arrasateko praile 
kontuek eta gitxiago,  tradiziño politiko ezberdinetako jendia proiektu 
baten inguruan biltziak. Honen aldekua nok. Izan be,  partidu bakarrak 
"demokratikoki" ondasun jakin bat kudeatzen dabenian, ustelkerixia 
datok, eta bardin jatak Euzkadiko Eskuma zein Ezker Abertzalia izan, 
bixetan ezagutzen jittuat adibide tristiak. Badakik EAJ-PNVek diktadura 
ondoko Eusko Jaurlaritza daguanetik, nahizta partidu ezberdinekin 
paktatu iñoiz ez dabela Nekazaritza Kontseilaritza partidutik kanpora 
etara? Errazoia, agirikua dok.

Urte barri on,

Asier Arregi


(*) Ohartxoa: orain gitxi irakurri dittut atzeratuta nittuan zerrendako 
irakurketa batzuk. Denborarik ez nekanian "Irakurtzeko" karpetara 
bialdutakoak. Hoietxetako bat Amatiñoren "Monzon Vs Ajuriagerra" zuan 
bestia Mendicutena, falangiari buruzkua. Bixek pentsatuarazi deste 
politikaren gaiñian, eta gero, Amatiñoren zirikadak, idatzi arazi.

Monzonek defendatzen zeban abertzalien batasuna, existitzen dan gatazka 
honetan beti izango da aukeretako bat, seguraski euskaldunentzat 
hobiena, Euskal Herri ez-fantasma bat lortzeko bidian. Eta hobia, nere 
ustian, benetako transiziñua egitia, borroka armatua ahaztu eta 
kontzentraziño-gobernuak osatu ezkero, Euzkadiko Eskumarekin, euskal 
ezkerrarekin eta espainiar zein frantziar ezkerrekin.  Espainiar eskuma 
kasu guztiz galdutzat dakat. Frantziakua...ez dot ezagutzen, baiña 
Iparraldian nagusi...





Amatiño(e)k dio:

>Kaixo Asier:
>
>Aurretik esan bihar deuat gustau jatala erantzuna. Bat etorri geinkiaz ala
>ez, baiña hori beste kontu bat dok. Nere aldetik bizpahiru xehetasun.
>
>1. Jarraitzen juat jakin barik zergaittik haguan kontra. Bidegarritasuna,
>iraunkortasuna, kontsumua, ekologixia... aittatzen  dittuk, baiña errezoi
>berberak erabillitta beste batzuk justu kontrako iritxira heltzen dittuk.
>
>2. "Europarrei proiektuaren ankerkerixia arpegiratuko gentsekek, gure
>lurrealdearekiko subirautza aldarrikatziaz batera, eta dirutza hori garraio
>plangintza global zentzudun batian gastau". Jakiña, holan esanda...
>   Baiña beste batzuk uste juagu proiektua ez dala ankerra, aspaldi egin
>biharrekua baiño;  arpegiratu ezezik hemendik pasatu deiñ nahi dogula;
>subirautza ez dala lurraldiana pertsonena baiño eta, hain zuzen be, horixe
>nahi dogula eta inbertsio hori gure artian egin deixen ahalegindu izan
>garala atzenengo hogei urtian. Eta, kostata, nahiz-ta berandutxo, lortu
>dogula.
>
>3. "PP española dok... Frantziako eskuma...eta Nafarruako UPN... baiña
>heuren fundamentuetan ez dittuk iñola
>Euzkadikuak".
>   Ez jakixat ingurumenaz asko dakian, baiña hik hire herrikidieri euren
>aukera politikuen arabera onartzen badetsezak --ala ez-- euren euskal
>fundamentu politikoak... aitzen juat hire fede demokratiko urrixa eta
>konturatzen nok ez dakiala historixaz  askorik.
>  Hik errez aitzeko: 1950eko hamarkadan Arrasaten kriston iraultza izan
>zuan. Batzuk betiko enpresa-sistemia defenditu juen eta beste batzuk ziharo
>diferentiari ekin jetsen. Danak zittuan euskaldunak, danak zittuan fededunak
>eta danak "ordeneko" jendia. Baiña tradiziño politiko diferentietakuak
>zittuan. Diferentzia hori bereizteko gauza ez bahaiz, xinple bat haiz edo
>hire sakontasun guztiak ekologixarako gordetzen dittuk.
>
>   Amatiño
>
>
>_______________________________________________
>Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
>http://www.eibar.org/zerrenda
>
>harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>  
>


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to