Atzo beste kapitulu bat bota zeben TVEdosian:
Miguel Delibes, Manu Chao, Thomas Lovejoy, Jose Manuel Moreno, Jeremy
Rifkin eta beste batzuk (italiar bat be ba zeguan, oso hitz onak, baiña
bere izenik ez dot gogoratzen). Gaixa: berotegi efektua.
Apuntetxo batzuk:
- urtian 700 eta piku natura desastre, eta urtez urte kopurua
goruntz. Arrazoia: beroketa.
- AEB, petrolio kontsumoaren %31, ekoizpenaren %17.
- Basuen %45a galdua, animali eta landara espezien heren eta larena
be bai, eta beste horrenbeste, galtzeko arriskuan.
- Martxa honetan gizakixandako bizitza baldintzarik ez gure astruan,
noizko? Ba abiadura honetan, laster.
Erantzunak urgentziazkua izan bihar dabela emoten dau, oindik hasitta,
baiña urte askotarako plangintzarekin eta EZ!!!!!!! agintarixek
darabixen urte gitxiko perspektiberi begira.
Ointxe gogoratu dot Luistxok bere mahai gaiñian edo, ei zekala Goreren
filmaren kopixaren bat, ez? Ondiok hortik bueltan badabil...Posible da,
gero, 6-6.30 inguruan Codesintaxenetik pasatzia?
Ondo izan,
asier arregi
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]