Azken bi orduotan kanpoan (irratian) egon nauk eta, bai, Enekok arrazoi.
Baina...
 
1. Gaurko albistea Castellonen egin beharreko inbertsioari buruzkoa den
arren, Castejonen beste bat ari duk Iberdrola eraikitzen. Eta nik biak
nahastu dittiat. Oinarrizko errua nerea duk. Baina ez dik eztabaidaren
funtsa aldatzen.
2. Une honetan Iberdrolak 800 megawatioko (2x400) zentrala zeukak indarrean
Castejonen eta 400eko beste bat eraikitzen ziharduk. Guztira, Castejonen,
1.200 megawatio. Hau duk, Nafarroako argindar kontsumoaren %150, Castejonen
bakarrik.
3. Horrez gainera, zentralak gehi haizerrotak gehi gainerako energia
berriztagarriak, Nafarroak eragiten dik gaur egun bere kontsumoaren %250.
Beste modu batez esanda, "behar lukeen" baino 2,5 bider gehiago. Hau duk,
bere argindar-sorketaren  %150 "esportatu" egiten dik.
4. Barne-kontsumorako behar den baino energia gehiago ekoiztu nahi izana ez
ditek zenbait ekologistek onesten. Nik ez diat ordea ulertzen zergatik ezin
den energiarik sortu kanpoko merkatuetara esportatzeko. Zergatik altzairua
(edo eskopetak, edo laranjak) bai eta energia ez?
5. 1999an Euskal Autonomi Erkidegoaren energia-ekoizpena bere premien %18
zuan. Gaur egun %100 pasatxo. Kristoren iraultza energetikoa. Ez diat uste
esan beharrik dagoenik nor izan zen 1999tik 2004ra Energia Sailburua. Nere
ustez hori duk herrigintza, eta gainerakoak esne-berbak dituk.
6. Ez. Ez nauk haserretu. Haserre najeuan (hau zelan arraio duk
gipuzkeraz?). "Egun xelbia jaroiat".
7. Hala ere. Lehengo lepotik burua: Gipuzkoak ziklo konbinatua behar dik.
 
Amatiño
 
 
 

  _____  

De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Xabier Mendiguren
Enviado el: miércoles, 10 de enero de 2007 17:03
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Ziklo konbinatua


Kontxo, Amatiño, badirudi haserretu egin zarela, "paraje santu honetan" eta
halakoekin. Lasai. Zirika ari nintzen, eta ez bereziki gaizto ere. 

Dena dela, Enekok argitu duenez, ez Castejonen, ez Matxarixan.

X.

El 10/01/2007, a las 17:04, Amatiño escribió:



0. Bai. Castejón.
1. Ba al zegok modurik paraje santu honetan zerrendakidiok zerrendakide
soiltzat hartzeko, eta bere iritzi pertsonalak iritzi pertsonaltzat
hartzeko? Ala ez?
2. Alderdi bakar bat ezagutzen diat bere zuzendaritzan hiru esparru
politikoen ordezkariak astero biltzen dituena, bilerak hiru esparru horietan
egin ohi dituena eta hiruotako hauteskundeetan bere burua aurkezten duena.
3. Nik aspaldi idatzi nian, aukeran, nik nahiago nuela Kursaala Eibarren,
Miramongo Parke Teknologikoa Elgoibarko San Pedron eta unibertsitate-kanpusa
Ermualdeko Sallobenten.
4. Eibartarrok ez gaituk  probintziakerietan errazen erori ohi garen
gipuzkoarrrak. Bazegok ekialdean maisu hoberik.
5. Gipuzkoak ez dik inoiz Nafarroaren haizerrota-sarerik izango. Lurralde
bakoitzak bere energia-estrategia behar dik eta, zenbaiten ustez,
Gipuzkoarentzat aproposenetakoa ziklo konbinatua duk.
6. Iberdrolari (edo sursum cordari) erosoago zaiok ziklo konbinatua
Nafarroan egitea Gipuzkoan  baino. Garbi zegok zergatik. Eta ni horren
kontra niagok. Eta esan egiten diat. Nere aldetik disimulu gutxi, beraz.
7. Dena dela, hiri irakurriez gero, ni nere interesa disimulatzeko gauza ez
banauk... nonbait interes hori onuragarria duk, eztuk? Ba horixe.
 
Amatiño


De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Xabier Mendiguren
Enviado el: miércoles, 10 de enero de 2007 15:37
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Ziklo konbinatua

Castejón-en izango da, ezta?

Ikuspegi nazionala (omen) daukan alderdi bateko kide eta nolabaiteko
arduraduna zaren aldetik, probintziakeriak gainditu edo gutxienez disimulatu
egin beharko zenituzke, ala?

X.

El 10/01/2007, a las 15:38, Amatiño escribió:


Ondo aittu bajuat, Iberdrolak 120 millioi euron  inbertsiñua egingo jok
Nafarruako Castellonen ziklo konbinatu zentrala eraikitzen.
 
Nik, aukeran, nahixo Gipuzkuan jarriko baleu, nahizta Matxarixan izan.
 
Amatiño
<ATT271127.txt>
<ATT293128.txt>

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to