Amatiñok:
"Auskalo gero "Ahotsak" taldeak ba ote dakien zergatik senar arabiarrek
emazteak jotzen dituzten"
Amatiño, ezagutzen dut zenbait senar arabiar bere emaztea jipoitzen ez duena
Bestalde, oso egokia ematen du Gemma Zabaletak Lopez/Imaz fronteari eman dion
erantzunak:
"ez daitezela Goirizelaiaren eta Zabaletaren argazkiarekin obsesionatu,
horretarako badauzkagu jadanik Alderdi Popularra eta Raxoi"
Joan den astean Ahotsak izan zen errieta hipokritak baztertu eta elkarlanari
eusten jakin izan zuen bakarrenetarikoa, eta eskertzekoa da
----- Original Message -----
From: Amatiño
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Tuesday, January 16, 2007 9:53 AM
Subject: [eibar] Atzerakada
Arabiar esaerak zera omen dio: "Jo egizu noizik behin emaztea. Berak jakingo
du zergatik". ETAk ere honelako zerbait esaten digu: "Guk lehergailuren bat
jarriko dizuegu lantzean behin. Zuek jakingo duzue zergatik".
Auskalo gero "Ahotsak" taldeak ba ote dakien zergatik senar arabiarrek
emazteak jotzen dituzten, baina bistan da ez dakiela zergatik ETAk bonbak
jartzen dizkigun. Ez du behintzat Barajasko erasoaz iritzirik eman nahi izan.
"Ahotsak" taldeko emakumeek erabaki dute ETA gaitzesteak euren arteko
elkartasuna hausten duela eta, elkartasunaren mesedetan, hobe dutela isilik
egon. Norbaitek esango balu bezala, hobe dela, elkartasunaren izenean,
sexu-diskriminazioaz jarrerarik ez azaltzea. Danok elkarrekin, aho batez
isilik, eta kitto.
Zenbaitek esango du ez dela, horratik, berdina. Emakumeek sufritzen
duten diskriminazioa oinarrizko giza-eskubideen kontrakoa dela eta ETAren
mehatxu armatua, ostera, eztabaida politikoa baino ez. Baina hori ez da erabat
egia. Munduan zehar herrri asko dira, kulturaren izenean, emakumea bigarren
mailakotzat jotzen dutenak. Gu gara, europarrok, erabaki dugunok emakumeak
eskubide guztien jabe direla; guk geuk, europarrok, erabaki dugu ez dagoela
alderdikeriaren aitzakiaz inor hiltzerik. Erabaki biak dira gure
zibilizazioaren fruitu.
"Ahotsak" taldeko emakumeen artean batzuek nahi zuten ETAren jarrera salatu
eta beste batzuek, aldiz, nahiago isilik geratu. Neutraltasunaren izenean
onartu dute erabakirik eza. Baina emaitza ez da neutrala. Erabakirik hartu nahi
ez zutenek irabazi dute.
Eta neri atzerakada nabarmena iruditzen zait.
Amatiño
Goiz kronika
Euskadi Irratia
2007-01-16
---------------------------------------------------------------------------------------------------
Texto añadido por Panda Titanium 2006 Antivirus + Antispyware:
Este mensaje NO ha sido clasificado como SPAM. Si se trata de un mensaje de
correo no solicitado (SPAM), haz clic en el siguiente vínculo para
reclasificarlo: ¡Es SPAM!
---------------------------------------------------------------------------------------------------
------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]