Leire:

>.
>Askotan nobelak irakortzen dittudanian, boligrafo gorrixa etaratzeko gogua
>dakat: komak jarri edo kentzeko, ortografia, gramatika-eta korregitzeko.

Koma bat jarri edo kendu, edo berba baten ezkerretara edo eskumatara jartzea, 
aukera larria da gero...

Arnaldo Otegik zeozer esan du gaur Euskadi Irratian. Baina esandakoa 
transkribitzean, segun non jartzen diozun koma, ez da gauza bera, ez horixe.

Imanol Muruaren blogean ageri da kontua:
http://www.berria.info/blogak/imanol/index.php?blog=10&title=kakotxa_gorabehera&more=1&c=1&tb=1&pb=1

Erantzunetan lotura aurkituko duzue entzuteko Otegirena, eta koma Imanolek 
dioen bezala jarri behar dela iruditu zait niri ere. 
Beste lekuan tokatu izan balitz koma, hobeto nere ustez, baina...

Luistxo


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to