"Nosotros damos las

informaciones que nos dice el Ayuntamiento" esan ei detsa,



Holan gabiz. Irakasle batek esaten zigun hobe zela kalitatea kantitatea
baino, eta kazetaritzan, zoritxarrez, kazetari asko baña... bertsiño bat
jaso eta konprobatu barik edonola eta egi absolutu moduan kaleratzen daben
kazetaria pixka bat inkonpetentea dela pentsatzen dut.

Ideologia baino, inkonpetentzia dela uste dut kasu askotan. Gogoan dut Jorge
Limia donostiarra KTBn egon zenean, Julian Eraso eta Iñaki Arriolaren arteko
eztabaidetan, egun baten baten alde eta hurrengoan kontra zebilela, biei
arrazoi ematen, batak bestearen aurkakoa esaten zuen arren.

Nere karreran ere jente asko dabil ni baino esfortzu handiagoa egiten apunte
guztiak buruz ikasteko. Nik baino kalifikazio hobea lortuko du horietako
askok, baina horien artean bati baino gehiagori antzeman diot ezpiritu
kritiko gabezia. Kazetaritzan, eta komunikazioan oro har, askotan faltan
nabaritzen dudan ezpiritu kritikoa.

Josu.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to