At 00:08 2007/01/19, you wrote:
>Hara, Mihiluzera bidali dudan azkena. Atzo atera nuen, Leioako EHUren Gizarte 
>eta Komunikazio Fakultatean. Unibertsitatearen zigilu eta guzti doa kartela. 
>Testuak merezi duela uste dut: "Ez da erabiltzen - no funciona". 
>
>Ez da erabiltzen! Hori ikasleok bagenekien lehenagotik ere, igogailua 
>irakasleentzat soilik dela! Bide batez, esan beharra dut igogailu hori museora 
>eramateko modukoa dela. Argazkia hemen:
><http://www.blogak.com/josu/ez-da-erabiltzen>http://www.blogak.com/josu/ez-da-erabiltzen
>
>Josu.

Nik beste hau harrapatu nuen Eibarren, Urkusuko Kutxaren makina berrian:
http://www.flickr.com/photos/luistxo/361300220/

Gehitu dut irudia, Flickr-eko pool edo talde batera:
http://www.flickr.com/groups/euzkaras/pool/
Euskarazko barbaridadeen galeria bat... 

Fijatu naiz zure blogeko sarrera horretan, zooomr-era pasatu zarela zure 
argazkiekin, Josu. Flickr-era itzultzen bazara, kargatu han ere, eta gero 
apuntatu talde horretan. 

Pool horretan sartzen bazarete, ez dakit denak ikusiko dituzuen, ze Joxe 
"hamaika" Rojas delako batek dituenak ez dira ikusten lehen begiratuan, ez 
bazaude apuntatuta. Hala ere, berak kargatu ditu interesgarrienetako batzuk, 
ATSEDENIK EZ DROGARIK GABE klasikoa bezalaxe.
http://www.flickr.com/photos/hamaika/291727158/in/pool-euzkaras/
(ez dakit ikusterik baduzuen zuek, hor klikatuz gero)

Kutxako makinarenak moska utzi ninduen lehengoan. Berria da eta diru sarrerak 
egiteko balio du, baina ez lehen bezala sobrean sartu eta gero hurrengo goizean 
pertsona batek bulegoan zenbatu... Honek billeteak kontatzen ditu. Erosketa 
txar baten ondorioz, aparailua itzuli eta dirua metalikoan eman zidaten lehengo 
batean. Mila euro, 500eko bi billetetan. Kaletik haiekin ibili gura ez eta 
Kutxara joan nintzen. Han makina hori topatu, eta sartzera nindoanean, mezua:

"200 billeteak"

zer ote da hau? 200eko billeteak gehienez... 

Orduan ixten ari ziren bulegoa, eta azaldu zidan bulegari batek, ez, ez, 200 
billete gehienez... 500ekoetan sartuz gero, 100.000 eurora arte sartu daiteke. 

En fin, Kutxan edo NCR-n (makinen marka), norbaitek billetes = billeteak itzuli 
du, baina klaro, 200 billetes... je je je

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to