Leire, jakingo bazenu zelako bronkia euki neban oin dala bizpahiru urte nere aittakin soziedadian inguruan... ez dakit hau esan leikean ala ez, baña esangot, ze kriston gogua dakat kontatzeko: datorren astian soziedadeko billeria dakagu, Estatutuetan aldaketa bi egiteko: "familiar varón"-> "familiar" "persona varón"-> "persona"
Nik ez dakat bozkatzeko eskubiderik, oraindik ez nautelako onartu (aita hil ondorengo lehen Batzar Orokorra da hau). Neretzat oso emozionantia da nere aitxitxak lagunekin sortu eta gero aittak bultzatutako soziedadian parte izatia. Orain momentuan erabiltzeko baimena dakat; "sozio benefiziarioa" naiz eta neretzako oso berezixa da bazkide "normal" izatera pasatzia, oztopo hori kentzen dan egun berean. Umorez hartziak ez dau esan nahi zuk baño garrantzia gitxiago ematen detsadanik asuntoari, edo iñori barre egiten detsadanik. Azken urte honetan, nere bizitza guztian jaso ez ditudan makilakadak jaso ditut. Aurrera egiteko, neri behintzat, ezinbestekoa zait umore apur bat. Bestela vinagre botila batean itotzea modukoa izango zen neretzat. Ez dakizu zein pozik nagon aldaketa hau planteatu dalako. Nik aukera nuenean egitea pentsatzen nuen, baina aukera izan baino lehenago onartzea da azken egunotako esperantza. Kontatzeko desiatzen nengoen, eta zerrendako afari baterako soziedadea jartzeko prest... baina hori baino lehen aldaketa gauzatzea zen buruan neukana. Leire, zin dagizut, ez naiz hain gaiztua. Josu.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
