Ni, filologo izan barik, eta egiten ditudan hankasartze guztiak kontutan izanda ere, okerrago iruditzen zait "eramaten du" hori. Nora eramaten dozue zerbitzu hori? Erdara batua iruditzen zait.
Egongo dira hori esateko modu hobeak. Barkatu baina zalantza ez dizut argitu (urtian baino, urtean jarriko nuke batueraz. Grafia batueraz baina mendebaldeko espresioa, ez?) Gari On 1/19/07, oier <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
Duda filologiko bat bizkor argittu biharra daukat. Txosten bat batueraz aurkeztu biharra daukat eta jakin egin bihar dot hónek espresiñuok (letra larrikuak) batueraz onartuta dagozen: * Gure enpresak Ondarroako Artibai Egoitzako fisioterapia zerbitzua eramaten du joan den 3 URTIAN, emaitza oso positiboekin. * Fisioterapeutak LEHELENGO egin beharreko lana Egoitzako pazienteen banakako azterketa izango litzateke Kontua da nik hala uste dotela, baiña korrekziñua egin deztan lankidiak atzera bota destazela batueraz ez diralakuan... eta nik ez dakitt hala dan edo ez! Eta jakin arte, ez dot nahi beste barik URTETAN eta LEHENDABIZI ipiñi. Eskerrikasko aurretixaz, O. _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
