Aupa, Eskerrik asko ongi etorriagatik. Nik uste dut zuetako batzuk be ezagutzen ditudala: Zaloa, Durangon iaz egon bazinan emakume sortzaileen mahai-inguruan, bai, alkar ezagutzen dugu. Leire, udal euskaltegiko irakaslea bazara, zu be ezagutzen zaitut. Gogoratzen HABEk Donostian eman zuen *Interculturalidad en el aula* ikastaroa? Ahaleginduko naiz besteekin be harremanetan jartzen ta alkar ezagutzen. Denbora askorik ez dut izango egunero parte hartzeko, baina tira! Ahal doguna egingo dugu.
Amaia 2007/1/19, Zaloa Etxaniz <[EMAIL PROTECTED]>:
Epa Amaia! Ongi etorri! Nik ezautzen dot ba Gazteizen bizi eta AEK-ko irakaslia dan bilbotar bat. Dudatan nao ia zeu zaran? Emon ditxuzun datuekin badirudi baietz, baña koinzidentzia be izan leike¿? Zaloa > Aupa! > > Hona aurkezpena: > > Orain dela 8 urte Gasteizen bizi dan 29 urteko bilbotarra naiz. > AEKko irakaslea naiz bertan, eta literaturari buruzko doktoretza > egiten dihardut. Orain tesiarekin nabil, euskal emakume idazleak eta > kanon literarioa ikertzen. > > Zerrenda honetara ailegatu naiz lau lagun elkartu ginalako eta erabaki > genuen euskaraz ezegoala ezebez literatura eta feminismoa uztartzen > zituena interneten eta hutsune hori bete nahian-edo gabiltza: Iratxe > Retolaza, Josune Muñoz, Gema Lasarte eta laurok. Aldizkari literario > baten modukoa izango da baina blogaren formatuan: SAREINAK. Aurkezpena > otsailaren erdialdean egingo dugu. Kontaukotsuet aurrerago. > > Eibar eta eibartar batzuk ezagutzen dodaz, beraz, falta zitzaidan > gauza bakarra Eibarko "alde birtuala" ezagutzea zan... ta hamen gaoz! > > Amaia > >------------------------------------------------------------------------ > >_______________________________________________ >Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > >http://www.eibar.org/zerrenda > >harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
