Gauza bat da zer den zehatza, zer den zuzena, baina beste bat idazten
duenak zer lortu nahi duen. Manifestazioa antolatu duenak jende asko
joan dela eta arrakastatsua izan dela pentsarazi nahi du; zintzoa
baldin bada, gezurrik esan gabe; osterantzean, edozer asmatuta. Hortaz,
2.000 pertsona inguruko manifestazio batean "Milaka lagun" esatea ez da
gezurra. Baina 20.000 lagun bildu dituenak beste zeozer behar du,
"milaka lagun" esaten badu irakurleak pentsa baitezake hogei ez baizik
bi direla milakoak. Are gehiago 200.000 lagun bildu badituzu.

X.

El 23/01/2007, a las 15:16, Elena Laka escribió:

Gazteleraz "decenas de miles" esaten denez ehun mila lagun baino
gutxiago, baina hamar mila baino gehiago esateko, euskarazko baliokide
bila zenbilen Amatiño joan zen astean.
"Milaka" ez ote zen nahikoa, hain zehatz adierazten ez zuelako, eta
"hogeitaka milaka" edo esaterik ote zen.
Ingelesez kopla gutxiago: "milaka" ehun mila manifestari baino gehiago
adierazteko:
 
Gaurko www.nytimes.com :
 
Thousands Mourn Slain Editor in Istanbul
 More than 100,000 people poured into the heart of Istanbul today to
bid farewell to Hrant Dink, the Turkish-Armenian journalist who was
shot and killed in front of his newspaper’s offices last week.
 
 
Elena
 
 
<ATT225017.txt>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to