Josuk: Ze ondo, eskiatzera! Ni pare bat aldiz bakarrik juan naiz. Azkena La Salletik. Hasieran ezin tente jarri, gero gustua hartzen diozu eta gozamena da... 10 urte izango nitun lehen aldian. Azkena... 15 nik uste. Berriro juaten naizenean zerotik hasi behar barriro.
Oierrek: Ni behin bakarrik egon nok: Valenciako Valdelinares estaziñuan. Ipurdimamiñak baltzittuta ekarri najittuan, hainbeste ostixa hartuta. Onena, erremolkeko kolian kontra zuzen-zuzen juan nintzanekua (ez najekixan giruak egitten). Sentsaziño txar harekin geratzeko aprobetxatu najuan engantxiandako "txerto" modura, izan be, nere anaia ski-yonki bat dok eta ez najuan nahi iñundik iñora afizionatu, berak gastatzen zeban diru pillua gastatzeko. Ez nok sekulan bueltau, ezta asmorik be. Josuk: Afari horietako batera ni sekula ez naiz juan oraindik. Apuntatzekotan nabil zelako girua dauen ikusteko baina azterketa-garaian bildurra ematen dit!! Epez kanpo nabilela-ta, apuntatzen banaiz sanblasak nere amaren kontu. Oierrek: Lasai, estudixo ordurik ez dok galduko-eta. Nahikua afari monacalak izaten dittuk, eta goiz etxera. O. _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
