Euskal Telebista behin baino gehiagotan azaldu zaigu zerrendan eta gaur,
berriro. Soziologia saileko Mila Amurrio irakaslearentzat lan bat egin dugu,
"Ikerkuntzarako Metodoak eta Teknikak" irakasgaian, ETBren irizpideak
aztertzeko. ETB 2 euskalduntasunerako erraminta moduan aztertu dogu.
Lantaldea lau ikaslek osatu dogu: bilbotar bat eta hiru eibartar, tartean
zerrendakide bat (ni neu) eta lurker bat (Erralek badaki nor).

Blogak.com plataformaz baliatu gara lana irakasleari aurkezteko :)
http://www.blogak.com/etb

Txosten osoa PDFan deskargatu daiteke. Elkarrizketak entzuteko aukera ere
badago:
-Bingen Zupiria
-Joxerra Garzia
-Josi Basterretxea

AmatiƱo ere elkarrizketatu genuen baina oraindik ez dogu lortu hori nonbait
zintzilikatzea. Beste elkarrizketek 20-25 minutu irauten dute, eta
AmatiƱorenak ordubete eta 28 minutu!!

Josu.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to