Neuk be ikusentzun neban (oso-osorik, 58 minutu dira, ezta?), eta bide batez
Palazio irakaslearekin egindako blogan sartu nuen. Ez dakit norbaitek
ikusiko zuen osorik, baina polita geratu zen. :) Neuk bai. Ez zait gustatzen
zeozer iragartzea lehenago ezagutu barik.

Soinuarekin diozuna.. nik ere arazoren bat izan nuen, baina ez dot
gogoratzen ondo...

Josu.






2007/2/1, Imanol Trebiño <[EMAIL PROTECTED]>:


    Entzuten egon naiz Luistxok Uztarrin egidako berbaldia, gurean
MendiKutek iragarritakoa.

    Meritua dakat oso-osorik entzun dotelako, bertan eskegita dagoen
guztia, goitik behera. Horretara, badakizue, halako gauzak eskegitzen dira,
baina gero entzun, ikusi, inork ikusten ditu? ba bai, Imanolek.

    Ba hasieran grabaziñoa ondo dago, baina 13. minututik aurrera trakestu
egiten da, harrezkero irudiok segitzen dabe aurrera eta audioa, berriz,
hasierara bueltatzen da, ostera be hasierako aurkezpenera eta Luistxoren
berbaldiko lehenengo 13 minutuetara. Eta gero segi, irudiak bere aldetik eta
berbaldia beretik, harik eta bukatu arte. Eta bukatzean bapatean amaitzen
da, justu Maite Artolan gainean txarto berba egitera doianean (katxis!).
Ummm, postura egingo neuke 13 minutu falta dirala.

    Diñot, ea inoren esku ote dagoen konpontzea, eta osorik entzuten,
ikusten, daben hurrengo hipotetiko horrek kejatzeko aitzaki merkerik ez
daukan.

    Kejaz keja ;-), eskerrik asko berbaldi hori Interneten jarri zebanari,
neri mesedia egin desta.

    Imanoltxu.

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]




--
[EMAIL PROTECTED]
http://www.blogak.com/josu
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to