iñork ez dabenik aktarik idatzi, hamentxe laburpen txiki bat.

Teknofilo asko, baina argazki-kamara bakarra, prentsa tradizionaleko 
Amatiñok ekarri zebana. Berak argazkixak bialdu arte, hitzekin konformau 
biharko zarie.

Aurrekuak esan daben moduan, afarixa primeran; jatekua zein girua. Azken 
orduko gorabeherak tarteko, azkenian 21 lagun inguru batu giñan.

Bombako sukalde barrixa be probau genduan. Ixotzeko arazo txikiren bat 
gaindittu eta gero, ederto portau zan. Maiten entsaladak primerakuak, 
eta sahieskixa be puntuan; Ogrosabelen aliolixakin zoragarrixa. Leiren 
pastelak be arrakasta izugarrixa euki zeben, eta Mendicuteren amak be 
erakutsi zeban sanblasak eitteko ez dala Turbomixik bihar.

Aurkezpen eta proposamenak be egon ziran.

- Ogrosabelek proposamen interesgarrixa bota zetsan Erakundeari. Berak 
emon(go) dau horren barri.

- Garik Eibarko lehenengo mapa libria erakutsi zeskuan, eta proiektuan 
parte hartzeko baldintzak aurkeztu zeskuzen.

- Sarian dagozen Eibarko argazki zaharrak jaso eta dokumentatzeko 
proposamena bota neban, eta teknikuak hasi dira honezkero biharrian. 
Horrekin batera, gure argazki guztiak, etorkizunian, nolabaitt 
batzeko-dokumentatzeko-banatzeko aukerak aztertu biharko genduzela 
aittatu zeban Garik. Panoramion bittartez izan leike 
(www.panoramio.com). Dana dala, hori guztiori hobeto pentsatu, 
argibidiak idatzi, eta webgunian ipiniko dogu, guztiok jakin deigun zer 
eta zelan egin geinkian.

- Eibar.Org webgunia eta blog-komunitatea barriztatzeko proposamen txiki 
batzuk be entzun ziran (webgunian diseinu orokorra pixkat eguneratu, eta 
  blogen azpiegitura informatikua aldatu, CoreBlog-etik Bitakora-ra). Ez 
zan ezer erabagi.

- Amaitzeko, 1966ko euskal jaiko pelikulia ikusi genduan. Eneko eta 
Joseba bertan agertu bihar zirala, baina ez genduzen topau... Elena ez, 
e? Elena gaztiagua da, joe!

Patxarana, txupito pare bat, barriketa ugari, eta zintzo-zintzo, danok 
etxera. Eta Mendicute ikastera. Ces la vie!. :-)

Hurrenguan gehixago eta hobeto.

Asier





> Afarixa primerakua! Bai jana ta baitxa tertulixia be!
> oso gustora egon nintzan eta penaz aldegin neban etxera jakinda ondiokan 
> bertan anbientetxua zeuala.
> 
> zaloa

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to