Julen Gabiria aspaldian ixilik zebilela komentatu zeban norbaitek. Mikel
Iturriak kontatu zigun zertan zebilen, berak ipini bait ditu Julen Gabiria
eta Txuma Murugarren abeslaria elkarlanian.
Datorren astian izango da estrenua Iturriak regentatzen daban kulturretxian
bertan eta itxura benetan polita du. Hor azpian informazio gehiago eta
Mikel!, abixatuko dizut Eibartik autobusa antolatzen badugu piskolabisa
enkargatu dezazun.
"Mathilde maitatzeko moduak"
-------------------------------------------------------
Otsailaren 15ean, 19:30ean, Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean,
"Mathilde maitatzeko moduak " ikuskizunaren estreinaldia izango da.
"Mathilde maitatzeko moduak"
<http://www.hotsak.com/A/Txuma_Murugarren>Txuma Murugarren musikariaren eta
<http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00182.htm>Julen Gabiria idazlearen
arteko elkarlanetik sortutako emanaldia da. Murugarrenen 10 abesti
harilkatuta, Gabiriak istorio bat kontatuko du, eta elkar osatzera etorriko
dira musika eta hitzak. Gabiriaren istorioak kontatzen ez diguna,
Murugarrenen kantuek kontatuko digute, eta alderantziz.
Formazio erakargarri batek osatuko du aipatutako bikotea: Rafa Aceves
arituko da pianoan eta Natxo Beltran baterian.
Istorioaren narratzaileak guztiz finkatuta ditu bizitza eta etorkizuna,
itxura batean. Bat-batean, ordea, bizitza egonkor hori hankaz gora jar
dezakeen jolas bat bururatu zaio: kalera irten eta topatzen duen lehenengo
neskaren atzetik hasiko da, itsu-itsuan. Edonora doala ere, jarraitu egin
beharko dio neska horri, ondorio guztiekin. Jazarpen hutsa izan zitekeen,
espiotza-jolas ezdeusa, gizon aspertuaren kapritxo arina. Baina ez da
jolasa, are gutxiago neska horri agenda erortzen zaion unetik eta
narratzaileak agenda horretako telefono batzuetara deitzeko erabakia
hartzen duen momentutik. Nor da neska hori, norengandik doa ihesean? Nor da
Mathilde, zergatik begiratzen du beti atzerantz?
Eguna: otsailak 15
Ordua: 19:30
Lekua: Ernest Lluch Kultur Etxea (Donostia)
KONTAKTUETARAKO:
- Txuma Murugarren: 656 76 15 32
- Julen Gabiria: 655 70 23 05
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]