a.

------------------
http://www.eibar.org/178

Aurki.com euskarazko albistegien eta blogen agregatzailea da; euskarazko 
sareko hainbat informazio iturritatik elikatzen den albistegi 
automatizatua. Eibar.ORG elkartearen ekimena da, eta 1999tik dago sarean.

Gaika sailkatuta, ehunka euskal webguneren azken orduko berriak biltzen 
ditu Aurki.com-ek: blogak, albistegiak, agendak, hedabideak, webgune 
korporatiboak... Gure leloak dioen moduan, Azken berriak euskaraz 
jarraitzeko bidea da.

Aste honetan bi berrikuntza nagusi egin dizkiogu webguneari. Batetik, 
itxura berritu diogu. Diseinu likidoa eman diogu (hau da, webgunearen 
zabalera zure pantailaren konfiguraziora egokitzen da), eta horrekin 
batera estiloa eta itxura bera ere pixkat ikutu ditugu, betiere Aurkiren 
estiloa eta marka gordeta.

Euskarazko bilatzailea:

Euskarazko Bilatzailea ere aldatu egin dugu. Aurki.com jaio zenean, 
euskal webguneen direktorio gisa jaio zen, Open Directory Project edo 
Dmoz.org delakoa erabilita. Urteak aurrera egin ahala, baina, Dmoz 
proiektuak indarra galdu du. Gainera, euskarazko webguneen hazkundea 
izugarria izan da, eta beste bilaketa-sistema batzuk ere indartu dira. 
Ondorioz, une honetan, Google Coop bilaketa-sistema txertatu dugu 
Aurki.com-eko bilatzaile bezala, eta horrela sortu dugu Euskaraz bila, 
bilaketak euskarazko webguneetan bakarrik egiten dituen bilatzailea. 
Euskara hutsezko bilatzailearen inguruko informazio gehiago Sustatuko 
albiste honetan.

Proiektu irekiak:

Egitasmo irekiak dira Aurki-koak. Bilatzaileko direktorioa bolondresek 
editatzen dute, eta edonork gehi ditzake webgune euskaldunak direktorio 
horretara.

Jarioa ere, euskaraz katalogatu ahal izan ditugun informazio iturrien 
bilgunea da, eta ez dago irizpide editorialik: inork RSSrik argitaratzen 
badu, Aurkin gehituko dugu.

Une honetan 520 iturri biltzen ditu, 16 kategoria edo taldetan banatuta. 
Zuk ere beste loturaren bat proposatu nahi baduzu, egin eskaera Aurkin.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to