Iñaki Serrano, berak bere buruari aitortu nahi diona baino erromantikoagoa eta samurragoa ikusten dut nik.
Hau da bere eskutitza: Bonnen, 2007ko urtarrilaren 1ean Liebe Charlotte, Behin eta berriro kexatu zatzait ene erromantikotasun eskasia eta hoztasun gehiegikeria dela eta. Errealistegia eta abstraktoegia naizela salatzen duzu eta nire ahotik sekula santan ere ez duzula maite zaitudanik aditu. Baina, Charlotte, hitzak ez dira debalde berez une-uneko emozioek eskatzen duten erara jaurti behar, aitzitik, sentimenduak galbahetik iragazi behar dira, batik bat, amodioaz ari garenean. Giza falazietan ito aurretik, adierazpen bakoitzak aurretikako hausnarketa sakona eskatzen du. Horregatik, zientifikoki eta enpirikoki eratu dudan formularen arabera baloratu ahal izan dut zuganako maitasuna. Hona hemen laburbildurik: "TRACTATUS AMATORUM EDO MAITASUNAREN BALIOA NEURTZEKO LEGEA 1.- Xedea eta aplikazio esparrua Lege honen xedea bikoteen maitasunaren edo amodioaren balioa zehazteko arauak garatzea da. Formula hauek Mendebaldeko Zibilizazioko Lehen Munduko lurralde esparruan dauden gizaki bikotekideen epe ertain eta luzeko erlazioetan aplikatu ahalko dira. Maitasuna definitzea zaila egiten da, norbanako bakoitzean era batera edo bestera azaltzen baita sentimendu natural hau. Halere, zentzu zabalean, esan genezake maitasuna elementu edo faktore ezberdinen konbinaketa matematikoa dela. 2.- Definizioak Bikotekideen maitasuna edo amodioa: Elkarrekin eragiten duten zenbait indar, faktore edo elementuen arteko konbinazioa da; nagusiki hiru: adiskidetasuna, sexu-atrakzioa eta atrakzio fisikoa. Adiskidetasuna/Laguntasuna: Bi elementu lituzke, batetik, batera gustora sentitzea, eta bestetik, bikotearekin elkarrizketa eta komunikazioa edukitzea. Alegia, forma eta edukin aldetik zintzotasunez espresatu ahal izatea bestearekin. Atrakzio sexuala/Sex-appeala: Bestea sexualki erakargarri suertatzea. Bestearekin oheratu edo musukatu nahia izatea. Begietatik baino buruarekin bestea irudikatzea eta desiratzea. Pasioaren subjetibotasuna. Atrakzio fisikoa: Edertasuna begietatik sartzen denez, hau elementu objetiboagoa da. Gizaki batzuk besteak baino ederrago jaio izaten dira, eta horrek lehenengo haren fisikoaz eta gero gerokoetan maitemintzen laguntzen du. Maitasunaren balioa: Lege honen ondorioetarako maitasun baliotzat hartuko da faktoreen balioez osatzen den zenbakirik probableena; 100 punturaino neurtuko dena, eta maitasuna existitzeko 50 puntu behar dira. Formula sinplea: Maitasunaren balio oinarria zehazteko prozedura. Formula aurreratua: Maitasunaren likidazio edo balio eragingarria zehazteko prozedura, aintzinatasunaren, adinaren eta egoera partikular zuzentzaileen arabera zuzentzen dena. 3.- Maitasunaren oinarri balioa ateratzeko formula sinplea Maitasunaren balioaren formula orokorra= X (Adiskidetasuna) +Y (Atrakzio sexuala) +Z (Atrakzio fisikoa) X, Y eta Z faktore bakoitzak puntuaketa bat izango du, eta gorengo puntuaketa beti 100 izango da. Maitasuna egoteko 50 puntutara iritsi behar da. X edo Adiskidetasunari 40 puntu emango diogu elementu nagusia baita erlazio hauetan; Y edo Atrakzio Sexualari 35 puntu; eta azkenik Z edo Atrakzio Fisikoari 25 puntu[1]. Hortaz, puntuazio gorena lortzeko 40 +35 +25= 100 Are eta gehiago sinplifikatu daiteke teoria. Horrela, hiru faktoreak ematen badira, maitasunaren gradu altuena lortzen da. Adiskidetasuna eta sexua badago, gradu altuan mugituko gara. Adiskidetasuna eta atrakzio fisikoa ere nahikoak dira maitasuna egoteko, baina sexua eta atrakzio fisikoarekin bakarrik, txarra-txarra, justu-justu gainditzen baita gutxieneko maitasun maila. Zer esanik dago, hortik behera amodioa esporadikoa dela eta maitasuna baino beste eremu batean erortzen direla erlazioak (sexu hutsa, lilurak, elkarrizketakide interesgarria). 4.- Maitasunaren balio eragingarria ateratzeko formula aurreratua Bizitza ez da hain sinplea; fase, egoera eta zirkunstantzia ezberdinak jazotzen baitira. Horregatik, prozedura borobiltzeko hiru arlo izan behar ditugu kontutan formula sinplean aktualizazio elementu bezala eragiten dutenak: A- Erlazioaren aintzinatasuna B- Bikotekideen adina C- Egoera berezien kenkariak Honela, formula aurreratua honakoa litzateke: Maitasunaren balio eragingarria edo azkena= ((X +Y +Z) x A x B) -C A- Erlazioaren aintzinatasuna Harremanaren adinaren koefiziente zuzentzailea aintzat hartu behar da. Urteekin maitasunaren lilura galdu eta logikoagoa bilakatzen da. Sexu grinak indarra galtzen du, ordea, piskanaka barneko sentimenduak heldu eta egonkortu egiten dira. Hauek dira faktore zuzentzaileak: 0-2 urteko erlazioa: 1 orohar / 2-4 urteko erlazioa: 0,85 / 4-8 urteko erlazioa: 0.8 / 8-12 urteko erlazioa: 0,85 / 12-... urteko erlazioa: 0,9 B- Bikotekideen adina Neskak eta mutilak adin batera iristean euren buruari galdetzen diote, honekin gelditzen naiz betirako edo orain da azken unea aldatzeko. Gero zenbat eta helduagoa izan, gehiago kostatzen dira gauzak aldatzea, eta jende berria ezagutzea ere zailago egiten da. B= I + (G x Batez besteko adina) Batez besteko adina= neskaren adina+mutilaren adina/2 15-22 urteko batez besteko adina= 0,7 (I) + (0,007x batez besteko adina) 22-30 = 0,8 (I) + (0,007 x batez besteko adina) 31-35 = 0,9 (I) + (0,007 x batez besteko adina) 35-40 = 0,9 (I) + (0,010 x batez besteko adina) 41-50 = 0,9 (I) + (0,010 x batez besteko adina) 51- ...= 1 (I) + (0,015 x batez besteko adina) C- Kenkarien identifikazioa Harreman batetan bestelako alderdi kaltegarriak ere kontutan hartu behar dira. Kenkari hauek baliogalera bat dakarkiote amodioari, eta moeta ezberdinekoak izan daitezke. Kasu honetan, haien zerrenda bat egin dugu, eta norbanakoari dagokio kenkariaren garrantziaren arabera balio bat ezartzea. Kasu bakoitzean gehienez jota 5 puntu ken daitezke: -Familia harremanak (arrazakeria, klase jatorria, ezinikusiak...) -Ekonomia (pobreak, langabezia, etorkizun iluna...) -Sexu tendentzia ezberdina (homosexual bikoteetan formularen aplikazio zailtasunak eta harreman horien berezitasuna) -Arazo mentalak (buru gaixotasunak, sexu beldurrak edo gehiegizko nahiak) -Desegonkortasun emozionala (genero biolentzia, jeloskorkeria) -Kontrako afizio eta gustoak 5.- Ondorioak Aipatu bezala, amodioa dagoela esateko 50 puntutara heldu behar da. Dena dela, balio bakoitzaren deskripzio orokor batekin bukatzea komeni zaigu, bikotekide bakoitza bere sentimenduen egoeraren kritikotasunaz jabetu dadin: 0-50 puntu= Ez duzue nahikoa maite. Ez du merezi zuen buruei engainatzen jarraitzea. 50-60 puntu= Justu-justu gainditu duzue. Krisiak eztanda egin dezake edozein unetan. 60-75 puntu= Elkarrekin hitz egin behar duzue, zerbaitek ez du behar bezala funtzionatzen eta hobetu daiteke. 75-90 puntu= Bikain. Segi horrela. 90-100 puntu= Perfekto, eta, gainera, ohean txapeldun." Hori horrela izanik, gure kasuari dagokion simulazioa egin dut: 36 eta 37 urteko andrazko-gizonezkoak gara eta 9 urte daramagu elkarrekin. Kenkari posible bezala zure familiarekin ditudan harreman txarrak apunta ditzaket. Azterketa sakon baten ostean, honako puntuazioa eman dizkiot gure arteko adiskidetasun, bis-sexual eta bis-fisikoari: 32+24+13= 69 puntu Aren balioa 0,85 litzateke; Brena 1,25 (0,9 +(0,010x35,5)); eta Cn kasuan 4 puntu kendu ditut familiarekiko ezinikusiengatik. Baldin eta Maitasuna= ((X +Y +Z) x A x B) -C bada, gure arteko maitasuna ((32+24+13) x 0,85 x 1.25) -4= 69,3125 puntu litzateke. Hortaz, Charlotte, kalkulu hauek egin ondoren, badirudi gainditu duzula. Zorionak! Orain bai, laztana, orain bai esan dezakedala deblauki eta beldurrik gabe: MAITE ZAITUT! Kant Von Fürstuck -------------------------------------------------------------------------------- [1] Baina nola puntuatu faktore bakoitza? Aitortu behar da hemen ikuspuntu subjetiboa agertzen dela, dena ezin baita matematikoki ezarri. Baina, hona hemen, kasu bakoitzean faktoreak neurtzeko edo puntuaketa emateko laguntza bat: Adiskidetasuna: 0-10 puntu= Ez duzue elkar ia hitz egiten eta besteak publikoan dihoena gaixotzen zaitu. 10-20 puntu= Ohiko gaietan (etxea, ezkontza, umea) eta esaldi monosilaboetan mugitzen zarete. 20-30 puntu= Gai amankomunak dituzue eta besteari aditzen diozue. 30-40= Denetaz hitz egin dezakezue askatasunez eta gustora. Sex-Appeala 0-10= Ohean nazka ematen dizu. 10-20= Noizbehinka haragi edo pasio gosea pizten zaizu. 20-30= Morbo handia dauka eta sexuan ondo zabiltzate. 30-35= Bikotekidea biluzik irudikatzen duzue eta edonon zera egiteko gogo izugarria duzue. Atrakzio Fisikoa 0-10= "Maja edo majoa" den neska/mutila. Gorputz-aurpegi zatarrak. 10-15= Bestearen edertasunaren gaineko jendearen iritzia banatuta dago. 15-20= Orohar, jendeak dio ederra dela. 20-25= Supermodeloak. ----- Original Message ----- From: "Iban Arantzabal" <[EMAIL PROTECTED]> To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]> Sent: Friday, February 09, 2007 2:19 PM Subject: Re: [eibar] Amodiozko gutuna: Iñaki Serrano bigarren Asier, ez dakit lortuko dogun, baina lortzen badogu goiena.net-en erantzunetan jarriko dau Goienako kazetariren batek. As te bu ru a!!!!!!! Iban El 2007, feb 09 , a las 13:52, Aintzane Agirrebeña escribió: > Urteren baten ez zeban berak irabazi lehelengo sarixa? > > Zorionak nere partez be! > > aintzane > > Asier Sarasua <[EMAIL PROTECTED]> escribió: eta eskutitz hori > nunbaittetik hartu leike? > > a. > > > > Iñaki Serrano eibartarrari emon dotse bigarren sarixa. Nik ez dakit > > zein dan, baina zuetakoren batzuk ezagutuko duzuela-eta bialtzen dot > > zerrenda honetara... Uste dot lehen be "Tristanen balada"-edo > > idatzitta daukala... > > > > Guk lehenengoari emon dotsagu garrantzia, Arrasatekua da bera, Oihan > > Zubizarreta, "Txiron"en semia. Kartia be sartu dogu goiena.net-en. > > > > http://www.goiena.net/debagoiena/albisteak/amodiozko-gutun-onena- > > oihan-zubizarretarena > > > > Iban > > _______________________________________________ > > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > > > http://www.eibar.org/zerrenda > > > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > > > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > > > > LLama Gratis a cualquier PC del Mundo. > Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto. > http://es.voice.yahoo.com > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
