At 18:00 2007/02/28, you wrote: >Datorren larunbat eguerdian Lekeition SAREINAK blogaren egileak portuan >elkartuko gara sareak miatu, josi eta hedatzeko. >Gonbidatuta zaudete danak proiektu berri hau ezagutzeko eta bertan parte >hartzeko. >Portuan ibilbidetxo bat egin ostean, aurkezpena egingo dugu kultur etxean eta >luntx txikia gero. >Blogaren helbidea ><http://www.eibar.org/blogak/sareinak>www.eibar.org/blogak/sareinak da. Sar >zaitezte, kuxkuxeatu eta zuen iritzia eman! >Informazio gehiago <http://www.sustatu.com>www.sustatu.com -en. Ikusi arte! > >Amaia
Bai, zorionak Amaia. Eibar.org-en bloga irekitzea erabaki dute Sareinek. Volgako Batelarien arrakasta itzela ikusita edo... Amaia Vazquez Eibar.org-eko bazkide ere bihurtu da, bloga irekitzeko. Sustatuko artikulu hori, gaur argitaratu da: http://www.sustatu.com/1172669047 Han kontatzen dutenez, aurkezpen ofiziala Lekeitian larunbatean, etzi, hilak 3. >Eguerdiko 12etan Lekeition. Prentsaurrea eman aurretik, ibilbidetxo bat egingo >dugu portuan, izan ere, Sareinak jostarratza eta haria eskuan, kaitik oso >urrun ez baitziren egoten. Emakumeek antzina josten zuten sarea eta egun >interneten bidez eraiki daitekeena, uztartu nahi dira irudi honekin; era >berean, Sareinak egitasmoaren manifestua banatuko da bertara hurbiltzen diren >lagun eta herritarren artean. Ondoren, 12.30etan Kultur Etxean Sareinak >egitasmoaren iragana, oraina eta helburuak zehaztuko dira. oker ez banago, hemen izango da prentsaurreko hori: http://www.tagzania.com/item/42181 Luistxo _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
