1. Nik ez dut Oregonen sistemarik nahi, non demokraziaren izenean minorien, gutxituen eta behartsuen kontrako erabakiak hartu daitezkeen.
2. Nik nahi nuke, bai, Suitzaren 800 urteko tradizio demokratikoa, baina 30 urte kunplitu arte ez nuen botoa ematerik izan. 3. Nik ez dut "gu tontoagoak" delako plural horretan nere burua sartzen. Hala ere, sartu nahi duenak libre du. 4. Nere "arazo bakar bateko elkarteak" deritzan artikuluak ez du "zerrenda itxiko sistema" bedeinkatzen. Eztabaida besterik da. 5. "Zerrenda itxiko sistema" zeharo kritikagarria da. Kritikatu nahi duenak... Igande arratsaldea eta folio bateko zirriborroa baino ez ditu behar. Ni, zerbait eskaini dezakedan heinean, parte hartzen ahaleginduko naiz, inor tontotzat hartu beharrik gabe. 6. Ah... Eta beti ere irakurtzea merezi du: "El nuevo espacio público". Daniel Innerarity, Espasa, 2006) http://www.casadellibro.com/fichas/fichabiblio/0,1094,2900001103748,00.html? codigo=2900001103748&ca=33 Amatiño ----------------------------------------------------------- Amatiño: >Adierazi nahi >dudan bakarra zera da, gizarte demokratiko eta erakundetuetan >herri-kontsulta ez dela egitasmo publikoak erabakitzeko aukera bakarra, >ez eta beti aproposena ere. Hemen nola sekula ez den probarik egiten, ziurtasun horiek frogatu gabekoen kajoian laga beharko ditugu. Hau ez da Oregon edo Suitza, non makina bat gauza erabakitzen den erreferendumez. Gu tontoagoak izango gara, haiek erabaki dezaketena ezin erabaki... eskerrak zerrenda itxiko sistemak bermatzen duen gure izenean sintesi demokratikoa. Luistxo _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
