Telebista ekoiztetxe batetik deitu didate, blogean alabaren bideoa<http://eibar.org/blogak/luistxo/ondo-igaro-gabonak>jarri nuela ikusita, ea reality moduko batean parte hartuko ote genuen familian... Kamera batzuk jarri etxean (edo gure eskuetan), eta gure eguneroko bizimodua grabatu. Familia grabatzaile, nonbait, REC eta STOP noiz sakatu ere familiaren esku, ez dago produkzio ekiporik zure etxean sartuta. Blogistak exibizionista samarrak gara, eta logikoa da holakoetara jotzea.
Gainera, debalde idazten ditugu blogak, eta hori ere kontuan hartuko zuten, ze familiek doan egitea omen da kontua. Katalunian arrakasta lortu duela esan didate ekoiztetxekoek. Efecte Mirall<http://www.tvcatalunya.com/efectemirall/index.html>izena du programak han. Gu ez gara irtengo, horixe izan da gure erantzuna. Luistxo
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
