Bai, arazua elektrizitate estatikua da, zenbait materialek dakena eta 
baitta gure azalian metatzen dana be. "Tierra" deribaziño on batekin 
konpontzen da. Garik jarrittako zientzia.neteko lotura ez dot osorik 
irakurri, baiña azalpen ona emoten dala iruditzen jata. Ez naiz 
errepikatuko beraz.

Apuntetxo txiki batzuk bakarrik.

Etxe batian lurrera deribaziño onik daguan edo ez neurtzeko, lehelengo 
lana frigorifikuan elektrizitate estatikua neurtzia izaten da. Voltio 
asko pilatzen dittu honek. Eibarren zoritxarrez etxe asko dagoz "tierra" 
barik.

"Eta ez. Ez daka zerikusirik mobilen antena bat gertuan izateak edo
ordenadore asko izateak, ezta plantxa egitearekin" Garin esaldi honekin ez nago 
ados. Elektra tresna ugari dauden tokixetan (eta lurrera deribaziñuak fallatzen 
badau), aireko ioi positiboen kopurua igo egitten da hauen inguruan, eta gure 
azala, poliki poliki kargatu egin leike. Antenen eremu eta elektra tresnen 
eremu elektriko aldakorren eraginak...beste baterako.

Anderrek kontatzen deskun Goi  Musika Eskola ez dot ezagutzen, baiña 
edifizio intelijentia baiño, edifizio tontua dala esango neuke, bere 
helburua barruko pertsonak musika ona jo eta ikasteko, lasai, eroso eta 
gustora egotia bada. Erreza da asmatzen, ioi kontagailua eraman barik, 
airian kalitatia be ez dala oso ona izango. In situ neurtu biharko dogu.

Aire kargatuek (karga +) tentsio bat, agobixo antzerako bat ergitten 
deskue, batzuri gehixago bestieri baiño. Esate baterako, ekaitz baten 
aurretik eto hego aixia daguanian airia izugarri kargatzen da, askori 
buruko mina eta antzerako egoneziñak eraginez. Eurixa hasittakuan, 
segittuan dator lasaittasun elektrikua.

Aholkutxuak edo:
Deskargatzeko, dutxatu, baiñatu, eskuak ur toxorrotan azpixan euki (ura 
kargatuta ez badago, je, je), ortosik lurrian ibili (belar busti gañian, 
deskargia berehalakua), ioi negatibo asko dagozen ingurutan egon: ura 
apurtzen dan tokixak, kosta, itsasua, hondartza, ur-jauzixak, basuak 
(azpikaldeko baso mugak mendixan).

Ez kargatzeko, erropa ez-sintetikuak erabili, naturalak, este baterako, 
kotoia. Eta oinetako eroaleak erabili (zola).

Ez larregi kargau eta ahal badozue, azkar deskargau,
hobeto egongo zarie,

Ondo izan beraz,

Asier Arregi




Gari Araolaza(e)k dio:

>Jopelas Leire, ba artikuluak dionari kaso egin, hortxe azaltzen da
>ondo. Izan leike: lurraren materialagatik, berogailu sistemagatik,
>lurra garbitzeko erabiltzen dan produkturen bategatik eta abar.
>
>Markeskuan adibidez, ikastaro gela batean "de txispa en txispa"
>ibiltzen naiz joaten naizen bakoitzean. Nik uste dot lurragatik dala
>(egurrezko laminadua, igual azpian aislantea dan materialen bat izango
>dabena)
>
>Batetik, elektrizitatez kargatzeko erraztasuna, dauden
>materialeengatik, eta bestetik pixkanaka deskargatzeko zailtasuna,
>materialeengatik ere, eta bukatzeko, metalezko terminal on bat.
>
>
>Truko bat: nik praktikak egin nituan elektronikako enpresa batean.
>Badakizue elektronikako zirkuituak izorratzen dirala elektrizitate
>estatikoarekin. Kontua da laneko mahai guztiak zeudela lurrera kable
>bidez konektatuta, mahaiak ez zitezen kargatu eta elektronikako
>elementuak ez izorratzeko. Mahaitik jaiki eta hamar pauso egiterakoan
>sortzen zan kargarekin, berriz mahaian jartzerakoan edo ateari
>heltzerakoan, toma kalanbre! Orduan, nik garatu neban taktika izaten
>zan beti eskuan txanpon bat eramatea. Txanpon horrekin ikutzen neban
>eskuekin ikutu aurretik edozer gauza, eta horrela deskarga txanponak
>egiten zeban eta ez nere eskuak. Handik astebetera konturatu nintzan
>beste lankide bat ere beti zebilela txanpona eskuan. Atera kontuak.
>
>Gari
>
>
>On 3/14/07, [EMAIL PROTECTED] <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
>  
>
>>Eskerrik asko Gari
>>Baiña artikuluan esaten dana lenhendik be entzunda nekan.
>>Gutxitan eman didate kalanbrea gauzak. Eta oiñ, oingo euskaltegian, danak
>>emoten desta kalanbria, eta ixa danori. Neri ez kotxiak ez etxian ez beste
>>lantokixak. Eta nere bestuarixua ez da aldatu, aurten ez dot erroparik
>>erosi (bai praka batzuk), eta dakadan erropia zaharrra baiño zaharragua
>>da.
>>Horregaittik nago kezkatuta, lanian betes faktorerenbat egon bihar da.
>>leire
>>
>>
>>
>>    
>>
>>>Bai, euskeraz gainera:
>>>
>>>http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=11015
>>>
>>>Eta ez dauka aparato elektriko eta entxufeekin zerikusirik. Zu zara
>>>kargatzen zarena, eta segun nolako lurra, zapatak edo aulkiak
>>>dauzkazuen, efektua haundiagoa edo txikiagoa da.
>>>
>>>Gari
>>>
>>>On 3/14/07, [EMAIL PROTECTED] <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
>>>      
>>>
>>>>Iñork badaki zergatik emoten deskuen gauzak kalanbria?
>>>>Izan leike ingurune batean bakarrik kalanbria jasotzia, ingurune
>>>>horretan
>>>>aparato elektriko gehixegi daguazelako, eta dana oso elektrifikauta
>>>>dagualako?
>>>>Holan bada, badago ezer ebitatzeko?
>>>>Lanian danak emotenz desta kalanbria, baiña ez neri bakarrik. Eta neri
>>>>lanian bakarrik.
>>>>Milla esker
>>>>leire, kalanbres
>>>>_______________________________________________
>>>>Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>>>>
>>>>http://www.eibar.org/zerrenda
>>>>
>>>>harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>>>>
>>>>        
>>>>
>>>_______________________________________________
>>>Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>>>
>>>http://www.eibar.org/zerrenda
>>>
>>>harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>>>
>>>      
>>>
>>_______________________________________________
>>Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>>
>>http://www.eibar.org/zerrenda
>>
>>harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>>
>>    
>>
>_______________________________________________
>Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
>http://www.eibar.org/zerrenda
>
>harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>  
>


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to