Aupa, lagunok. Atzo azkenean, Eusko legebiltzarreko osoko bilkuran wifiari
buruz egon zen eztabaidan, proposatzaileen eta zuzenketa egileen artean
akordioa egon zen eta zera onartu zuten:

Eusko Legebiltzarra:

1.- Pozten da Eusko Jaurlaritzak leku publikoetan WIFI teknologia duten
haririk gabeko sareak ezartzeko erraztasunak ematearren, hala nola,
udaletxeetan, hoteletan, landa-etxeetan, kongresu lekuetan edo KZGuneetan,
bai eta bere eraikinetan ere.

2.- Lan ildo horretan jarrai dezan animatzen du  Eusko Jaurlaritza

3.- Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio azter dezala, hala badagokio,  haririk
gabeko teknologiak erabilita Interneterako sarrera jartzeko dauden aukerak
Jaurlaritzaren eraikinen inguruan hiru lurraldeetan, egungo arau juridikoak
kontuan izanik.
Wifi libreari aipamenik ere ez dio egiten, ez hasierako proposamenean ezta
zuzenketan ere ez zelako horrelakorik aipatzen eta bien arteko akordioa
erdibideko "zerbait" izan zelako. Hala ere, horrek ez du biderik ixten
hurrengo baten proposamen berri bat egiteko eta wifi librearen aldeko
eztabaida legebiltzarrera ekartzeko.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik
Marijo

Message: 3
Date: Wed, 14 Mar 2007 17:10:20 +0100
From: "Gari Araolaza" <[EMAIL PROTECTED]>
Subject: Re: [eibar] Subject: wifiari buruzko duda bat
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>

Bai Iturri. Ni zurekin ados.

Marijori erantzun nahi nion, ondo ulertu badut bi proposamenen arteko
desberdintasuna doakotasuna delako, eta neretzat hori ez da klabea.

Bestalde, ez dut uste egokia denik gobernu erakunde bat hastea
hileroko hainbesteko bat kobratzen honelako zerbitzu bat emateagatik.
Orduan, ordaintzekotan beti izango litzateke prezio sinboliko bat.

Gari

On 3/14/07, Mikel Iturria <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
Kaixo Gari:

Donostia Kultura txartelak 40.000 lagun dute. Txartel horren jabe denak
udal sareko liburutegiak, CDak, DVDak atera ditzake, DK erakundeak
antolatzen dituen ikastaroetan abantailak ditu, berdin ordaindu beharreko
beste zenbait ikuskizunetan.

DK txartelak eman dezake aukera Wifi-a erabiltzeko kultur etxeetan.

Horrela planteatzen nuen nik. Eta pagatu behar bada, sinbolikoa.

> Nik uste dut kontua ez dagoela doakotasunean, baizik eta ingurune edo
> pertsona talde baten inguruan aplikatzean.
>
> Liburutegiak doan dira, baina liburu, diska eta bideo mailegurako
> txartela atera behar da. Orduan, liburutegiak (diru publikoz
> babestutako ekimenak) bere erabiltzaileei zerbitzu hori eta beste
> gehigarri batzuk eskaintzen dizkie: Internet erabilera,
> fotokopiagailuak, inprimagailuak eta abar.
>
> Berdin gertatzen da KZGuneekin. Ez wifi kontutan, baizik eta
> Interneterako sarrera eskainiz. Ordaindu/ez ordaindu ez da giltza,
> baizik eta bazkide izatea.
>
> Orduan, agian Jaurlaritzak eman lezake wifi zerbitzu hori, adibidez
> KZGuneko txartelarekin (edo asmatzen den beste batekin) ematen den
> pasahitz batekin erabiltzeko. Zerbait sinbolikoa ere kobratu nahi
> badute gaia pixka bat kontrolatzeko, berdin.
>
> Gari
>
>
>
> On 3/14/07, marijo deogracias <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
>> Aupa, Gari.
>> Eskerrik asko azalpenengatik eta hain azkar erantzuteagatik.
>> Proposamen bi daude:
>> 1/ "Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ahalbidetu
>> dezala
>> WiFi sarearen bitartez Internetera doankonektatzeko aukera instituzioen
>> eraikin nagusien inguruan–hiru foru lurraldeetako Jaurlaritzaren
>> egoitzetan–, bai eta Eta Eusko Legebiltzarrean ere".
>>
>>  2/   "Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio
>> erraztasunak
>> eman ditzala Internet haririk gabeko teknologien bidez baliatzeko,
>> ahalbidetuz doan konektatzeko aukera Eusko Jaurlaritzak hiru foru
>> lurraldeetan dituen eraikin instituzional nagusietako eremu
>> publikoetan".
>> Oso antzekoak dira, baina lehengoak doakotasuna aurrikusten du eta
>> bigarrenak, berriz, aukera aurreikusten du. Aukera egin behar bien
>> artean.
>> Marijo
>>
>> Message: 6
>> Date: Wed, 14 Mar 2007 12:12:34 +0100
>> From: "Gari Araolaza" < [EMAIL PROTECTED]>
>> Subject: Re: [eibar] wifiari buruzko duda bat
>>
>> > Gaia legalki horrela dela uste dut, abokaturen batek konfirmatu
behar.
>> > Ezin da Wifi doan eman, gutxiago administrazioak, beste batzuk hori
>> > saltzen ari direnean.
>> > Arazo berdina da liburutegietako bideoekin adibidez. Legez ezin da
>> bideo prestamorik egin, bideoklub lizentzia ez baduzu behintzat.
>> > Baina tranpa bat badago. "Wifi librearen aldeko lagunen elkartea" edo
>> > "Wifiaren euskal fundazioa" sortu daiteke, eta noski, elkarte batek
>> > bere bazkideei edozein zerbitzu eman diezaieke, doan, kuota txiki
>> > batez edo doan, liburutegietan gertatzen den moduan.
>> > Azken finean, KZGuneak ez dira ba, Internet konexioa doan ematen ari?
>> > Horren aurka zergatik ez du ezer egiten Telekomunikazioaren
>> > Merkatuaren Komisioak? Ba horrexegatik, bazkide eta marko baten
>> > barruan ematen delako.
>>
>> > Mesedez, wifi-aren alde botoa egin!
>>
>>
>> On 3/14/07, marijo deogracias <[EMAIL PROTECTED] > wrote:
>> > Lan kontuengatik Wifi sareei buruzko lege kontu bat argitu beharra
>> daukat,
>> > eta galdera hona botatzea pentsau dot. Kontua da Bartzelonanko
udalari
>> wifi
>> > sarea kendu arazi ziotela Telekomunikazioaren Merkatuaren iritziz,
>> operadore
>> > pribatuen kontra zihoalako.
>> > Legebiltzarrean ere PPk egin du eskari bat erakunde publiko guztietan
>> wifi
>> > sarea jar dezan Eusko Jaurlaritzak. Baina, legezkoa ez bada hori,
nola
>> > bideratu horrelako eskari bat?
>> >
>> >
>> > --
>> > Marijo
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to