Elena ez da izan zerrendakide bakarra gaurko ...eta kitto!n zutabia idazten. Antzanek ere idatzi dau: http://eibar.org/blogak/aintzane/4
Erralek ere: http://eibar.org/blogak/erral/eu/449 Eta nik ere. Bi artikuluren artean zalantzan nengoen eta, azkenean, hau: Treneko musika Azkenaldian lagunak pixka bat baztertuta neuzkan ikasketak eta lana direla eta. Baina guztia utzi nuen egun hartan beraiekin parranda botatzeko. Goizalderarte ibili ginen hor nonbait herriren bateko tabernetako argiek itsututa. Hori zen behar nuena estresa kanporatu eta barrena askatzeko. Konturatu ginenerako goizaldea zen! Gosaldu eta etxeratzeko trena hartu dugu. Atsegin dut trenean ibiltzea. Aniztasunaren trenean noa. Nire ondoan neska polit bat, txinatarra. Potxola-potxola. Zorroa gainean darama, agian kirola egitera joango da. Aurrean hippy bat, txirri batzuk erre ditu dagoeneko. Atzeko eserlekuan moro bat motxila batekin. Pixka bat haratago, gorbatadun gizon bat. Erlojuak 7,35 markatzen du. Nire ondoan doan txinatarra trenetik jeitsi da. Geltokian kartel bat dago: "Juntos vamos a más" dio. Igandean hauteskundeak dira. Treneko musika atsegin dut. Moroa ere trenetik jeitsi da. Motxila ahaztu du. Eman nahi izan diot baina dagoeneko joan da. Presaka dabil, nonbait. Norena den begiratuko dut eta ahaleginduko naiz itzultzen... agenda bat atera dut. Martxoaren hamaika da. Ni gustura noa, treneko musika entzuten. [*Txeloaren melodiapean <http://www.blogak.com/josu/txeloaren-melodiapean>idazlanean oinarritutako artikulua. 11-M In Memoriam. 2007-3-16ko...eta kitto!<http://www.etakitto.com/>aldizkarirako. *] http://www.blogak.com/josu/treneko-musika
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
