2007/3/20, oier <[EMAIL PROTECTED]>:

Josuk liburutik etarata:
"Informazioa ez da *beste barik* konpartitzen. Informazioak indarra dakar
eta indarrak norberarentzat gordetzen dira. Informazioa boterea da,
ahalmena."

Oierrek:
Abstraktuegixa. Pentsamendu eder eta efektista horrek errealitate dosis
bat bihar jok. Bardiña ete dok informaziñua norberandako gordetzen daben
makina-erreminttako enpresa bat (lehiakortasunez), eta gauza bera egitten
daben zerbitzu publiko bat?



Ez da hori asmatu errealitatera eramateko, errealitatetik lurrundutako
ikuspuntu teorikoa da. Liburu osuak benetan merezi dau, eta Jose Inazio
Basterretxearen klaseetan kolatzeko aukera baduzue, ez galdu. Nik lehenengo
mailan izan nuen berarekin "Komunikazioaren eta Informazioaren Oinarriak"
eta kristona da.

Aipu horri buruz, nik uste dot konziente edo inkonzienteki hala gertatzen
dela. Maila pertsonaletik hasi eta nahi duzun maila gorenerarte.


Josuk:
Eta gezurraren inguruan ere aportazio interesgarria: "Gezurra hiru
elementutan oinarritzen den jarduera komunikatiboa da; gezurra egitatean,
ezagutzan eta diskurtsoan oinarritzen da."
Eta jarraian azaltzen du nola ezagutza eta diskurtsoaren arteko aldentzea
gezurra den, baina aldentzeaa errealitatea eta ezagutzaren artean eman
bada,
eta diskurtsoa ezagutzarekin bat badator, hori ez dela gezurra, errakuntza
baino. Kasu hortan ezin salatu zintzotasun eza, baina askotan, hala ere,
egiten dugu.

Oierrek:
Ados, teorikoki ados, "todo el mundo e güeno". Baiña hamen barriro txoke
egitten juek nere "duda metodikua" eta hire "siniste metodikuak". Nere ustez
errealidadia ondo baiño hobeto ezagutzen dok AHTko bultzatzaillien goi
buleguetan.


Orduan ez dakagu zer diskutitzerik, Oier. Nik ulertu dezaket errealitatea
eta ezagutzaren artean errakuntza bat daukazuela bai Jaurlaritzak ala bai
zuk. Ez batari ez besteari ez dizuet leporatuko ezagutza eta diskurtsoaren
arteko distantziarik. Proiektua baino, baina, zintzotasuna baldin bada
ezbaian dagoena (ezagutza eta diskurtsoaren arteko aldentzea), nik ez dakat
diskusiño horri ezer aportatzeko.

Josu.



O.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to