Asto batetik asto azkar bat lortu daiteke, baina sekula lasterketarako
zaldia. Astoa akuilatu dezakegu eta, hala-nola, hasiko da ahal duen moduan
korrika. Agian itxura emango du, baina konturatuko gara ez dela zaldia,
astoa dela.

Gure herrian, gauza asko egiten dugu asto moduan. Herriko arkitektura
astotsutik hasi, Txontako astakeria urbanistikotik segi, eta detaileak noiz
zaintzen ditugun ikusteak borobiltzen du astotasun guztia. Kaleko gabonetako
kartel zintzilikariak astelehenean kendu zituzten. Gure kaleotan hain txarto
zeuden zuloak ere azken hiru asteotan konpondu dituzte. Hauteskundeak pare
bat hilabete barru datozkigu, eta giroan nabaritzen da. Zenbat albiste
proiektu berriz, orain arteko proiektuen onuraz, gastatu duten denon diruaz
harro? Nabaritzen da, bai, hauteskundeak gainean dauzkagula. Uxala urtero
izango bagenitu!

Tira, beste erakundeek ez dakit, baina Udalak behintzat erakutsi digu ez
duela dena elektoralismoz egiten. Azken asteotan gure astobideei kaƱa ematen
ari dira. Konpondutako kaleak, gabonetako kartelak kentzea... kasualitate
hutsez bada ere, Etxebizitza Ministraren bisitaren astean amaitu dituzte.
Elektoralitis ala ministritis? Ongietorri biei!!




http://www.blogak.com/josu/ministritis
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to