Badirudi Anoeta inguruetan ateratakoa dela bideo hau (YouTuben
errejistratu beharra dago ikusi ahal izateko):

http://www.youtube.com/watch?v=shy-PZ67wzw

Ez dut polizia britainiarra gertutik ezagutzen eta agian bertan gauzak
beste modu batean dira, baina telebistaz beti eman dit oso inpresio
ona. Manifestazio eta istiluetan, polizia britainiarrak beti ikusi
ditut oso hotz jokatzen, beraien lana modu guztiz profesional batean
betetzen, inolako gehiegikeriarik gabe jendea atxilotzen (atxilotu
beharra dagoenean), edo botatzen dizkietenak (harriak, koktelak,
irainak edo dena delakoak) ixil-ixilik jasaten.

Zergatik iruditzen zait aldiz bideoan azaltzen den jokabide hau hain
arrunta Ertzantzaren barnean? Zergatik ezin dut Ertzantzarengan (edo
Guardia Zibil edo Polizia, berdin zait) konfidantza izan, egiten
dudana ere (edo egiten ez dudana ere), begirunez eta errespetuz
tratatuko nautela? Inoiz atxilotzen banaute, konfundituta bada ere,
zergatik izan behar naiz horrela tratatuko nautenaren beldur?

Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to