At 11:23 2007/03/24, you wrote:
>DVD grabatzaileek grabaketa konpresio sistema desberdinak izaten
>dituzte, SP (Short Play), LP (Long Play), XP (Extended Play) eta abar.

Bai, Phillips bat da trastoa eta SLP aukera bat dauka (super long play, edo), 
eta 6 ordura arte grabatzen du, konprobatua. Eskerrik asko.

>Zenbat eta denbora gehiago grabatzeko aukera, orduan eta kalitate
>txikiagoa. Inbestigatu horrekin.

Onargarria nire gustorako 6 ordutan, VHSaren pareko.

>Gero, erosi RW diskak, behin eta berriz gainean grabatu ahal izateko,
>eta baita beste zenbait R normalak, gordetzea nahi diren programak
>grabatzeko.

RW- eta R- eta RW+ eta R+ ere ikusten dira dendetan.

Badago desberdintasunik plus eta minus horien artean?

Bestalde, grabazio anitzekin zalantzak sortzen zaizkit... Ez dakit kasuistika 
nahasgarria den, baina demagun gaur programatzen ddala grabatzeko 20.00etatik 
21.00etara, eta 22.00etatik 23.00etara. Programazio "ekintza" bakarra izanda, 
akaso grabagailuak badaki nondik jarraitu bigarrenean... baina suposa dezagun 
disko batean grabatu dudala ordubete DONOSTIAKO GRABAGAILUAN, eta disko 
horrekin nator EIBARKO GRABAGAILURA beste zeozer grabatzera... 

Badaki grabagailuak lehen ordua ez duela borratu behar? Kasu hau berdina 
litzateke RW-, R-, RW+, R+ mota guztietako diskoekin?

Luistxo 

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to