Gaur biharrera joan naizean ziharo ahaztuta nakan Ikasle Abertzaleak 
taldeak huelga jenerala deittuta zakala gaur.

    Sartu nazenian giro total aztoratuta ikusi dot. Biharginak bilduta, batzuk 
txamarrak jantzita... juteko ziran. Ezin zeben bibliotekia itxi atian IAko lau 
ipini zirelako eta ez zebelako lagatzen atiak ixten, gainera ate bat apurtu 
egin zeben eta, horretara, nahiz eta gura izan, ezin zan zerratu. Barruan IAko 
beste batzuk zebixen jendia botatzen: sirena elektriko batekin kriston durrunba 
sortuz, jarlekuak botatzen, mordua, eta bertan gelditu gura zebenei izorratzen 
eta mehatxu egiten, "batek daki zer pasatuko jakon zure ordenadore 
portatilari..."

    Atian zeguazenekin berba eittera joan naiz, beste bihargin gehixenak ez 
dira ezta ahalegintzen bildur detselako; gainera laister konturatu naiz ez zala 
berbarako ordua, eurentzako ekintza-unea zan, kitto.

    Grebaren esanezko arrazoia Bolognako akordioa zan, horren kontra jardun 
gura zeben. Eta helburu horretarako, bitartekoa bibliotekatik (eta 
fakultateetatik) jendia bere gogoz kontra botatzia eta biblioteka ixtea zan. Ez 
da oso zentzudun izan behar jakiteko bitarteko horiez, modu horretaz, ezinezkoa 
dala agerizko helburu hori lortzea.

    Zer lortzen dabe benetan?

        - Indarrezko erakusketa bat egitea, campusa ixteko kapazak direla 
erakustea, erakustea besteei eta beren buruari. Ikasle eta behargin gehixenak 
kontra egonda be, gai direla. Ez detse ardura inor konbenzitzea, nahikua dake 
askori koakzionatzen.

        - Eurak entrenatuta egotea, eta horretako aldian behin halako maniobra 
militarrak egin behar. Zergatia ez da inportantea, printzipalena da halako 
habileziak gertu izatea, eta talde zentzua indartzea, taldea konpaktatzea.

    Baina zer lortzen dabe bebai?

    - Lehenagotik kontra zekatenak are kontrago izatea, azken batian arrazoia 
guztiak emon detsez: IAren kontra ezer egin barik, IAkoak joan dira eurak 
izorratzera.

    - Epel zirenak kontra ipini. Berez IAren ez kontra ez alde ez zeguazenak, 
kontra jarri. Halako tratua jasota, normala.


      Neuri, berez, jarduera hori IAren aldeko eta txarreko izan, bost. Halanda 
be, amorratzen naben alboko ondoriorik badago, IA Euskal Herriko independentzia 
eta euskararen aldekoa omen denez, lortzen daben gauza bakarra zera da, jende 
gehixago independentzia eta euskararen kontra jartzia. Eta horrek bai 
izorratzen nau, asko, baina nik ezin dot ezer egin.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to