Alex Arriolak dio :
Azkenian zapatu hontan ein genduan KORRIKA !
Danetarik pasau zan, hasteko pentsau Txino guztixek zelako aurpegixekin
begiratzen zeben galtz motzekin alkartu ziran 20 atzerritarrak ikusi ta gero,
beraien pankarta ta guzti; danek gurekin argazkixak ataratzen hasi ziran.
Gerokua oindiokan hobiagua izan zan, badakizue Txina herri demokratikua
izateko bidia eitzen badabil be, oindiokan asko falta jake helburu hori
lortzeko, ba zer ein ez zekizela geldittu ziran gu pankarta batekin,
Shanghai-ko kale printzipalenetik orruak eitzen ikustian. Tibet-erako
independentzia eskatzen edo antzeko zeozer eitzen gebizela uste zeben !! lau
polizia beraien motorretan gure atzetik jarri ziran ta "manifa" horren
zergatixak jakin nahi zittuzten, pentsau Shanghai-ko polizia bati KORRIKA ze
dan esplikatzia zaila dan ala ez ! Gurekin etorri zan TV3-ko erreportari
Katalan batek batek dana grabau zeban ta ETB-ra bidali, zapatu gabian agertu
ginan danok telebistan, espero dot zerrendako norbaitek gu ikustia.
YouTube-n be aukeria badao bidixua ikusteko : (
http://www.youtube.com/watch?v=p1AzuKi5xqE)
Azkenian konpondu zan dana ta aurrera jarraittu genduan eguna Euskal Etxian
bazkari batekin amaituta.
Arrakasta haundiko KORRIKA ein genduana, hurrengo urtian ein biharrekua
prestatzen hasi gara jada, badirudi " Gran Muralla "-n eitzeko aukera asko
daozela.
Bueno, bi aste barru Eibarren izango naiz, nahiz ta oso gustora ibili
hamendik badittut goguak be herrixa ikusteko. Laisterarte.
Alex.
---------------------------------
LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]