Oierrek:
- Beste gauza bat da piketien izaeria bera kuestionatzia. ¿Biharrezkuak
dira, ez dira? Greba Orokor bat neurri exzepzionala da, eta nere ustez bai
komeni da indarra erabiltzia grebia kunpliduarazteko. Efektibua izango bada.
> Horretan uste dot kontzeptuak modu zoroan erebiltzen dirazela. Greba
bat borontatez betea, koakziño barik (inoren koakziño barik), %30an beteko
balitz, niretako esitosua izango litzateke. Arrakastatsua. Baina kontra
legokezenak porrot egin dabela esango leukie. Azkenean, gertatutakoa
gertatu, interpretazioan dago borroka. Eta jakina, neurri faltsuak dagozenez
ezinezko mailak lortzeko indarkerixa erabili behar, horrekin erresultadu
faltsuak besterik lortzen ez dirala.
- Eta beste gauza bat da be, zelako alaittasunez konbokatzen dira "greba
orokorrak" ezker abertzaletik. Sasoi bat egon zan takian potian genkazela
konbokauta, eta honekin zera gertatzen zan:
- Greba Orokorran izaeria bera desbirtuatzen zan. Exzepzional izatetik
arrunta zalako, iñork ez zeban serixuan hartzen.
- Ez zan efektibua: lantegi asko pertsianak jaitsitta biharrian, piketia
datorrenian itxi eta juatian zabaldu...
> Ba pentsa Gasteiz batean. Erridikuluak ziran. Erantzuna, irakaskuntzan
izan ezik, zero zan, ZERO PATATERO, eta adituik gura duan beste zentzutan.
Indar erakustaldia izan gura zebenak, makaltasun itzelaren erakustaldia
besterik ez ziran. Itsuak behar ziran hori ez ikusteko, baina itsuak ziran.
it
------------------------------------
Sartu nazenian giro total aztoratuta ikusi dot. Biharginak bilduta,
batzuk txamarrak jantzita... juteko ziran. Ezin zeben bibliotekia itxi atian
IAko lau ipini zirelako eta ez zebelako lagatzen atiak ixten, gainera ate
bat apurtu egin zeben eta, horretara, nahiz eta gura izan, ezin zan zerratu.
Barruan IAko beste batzuk zebixen jendia botatzen: sirena elektriko batekin
kriston durrunba sortuz, jarlekuak botatzen, mordua, eta bertan gelditu gura
zebenei izorratzen eta mehatxu egiten, "batek daki zer pasatuko jakon zure
ordenadore portatilari..."
Atian zeguazenekin berba eittera joan naiz, beste bihargin gehixenak ez
dira ezta ahalegintzen bildur detselako; gainera laister konturatu naiz ez
zala berbarako ordua, eurentzako ekintza-unea zan, kitto.
Grebaren esanezko arrazoia Bolognako akordioa zan, horren kontra jardun
gura zeben. Eta helburu horretarako, bitartekoa bibliotekatik (eta
fakultateetatik) jendia bere gogoz kontra botatzia eta biblioteka ixtea zan.
Ez da oso zentzudun izan behar jakiteko bitarteko horiez, modu horretaz,
ezinezkoa dala agerizko helburu hori lortzea.
Zer lortzen dabe benetan?
- Indarrezko erakusketa bat egitea, campusa ixteko kapazak direla
erakustea, erakustea besteei eta beren buruari. Ikasle eta behargin
gehixenak kontra egonda be, gai direla. Ez detse ardura inor konbenzitzea,
nahikua dake askori koakzionatzen.
- Eurak entrenatuta egotea, eta horretako aldian behin halako
maniobra militarrak egin behar. Zergatia ez da inportantea, printzipalena da
halako habileziak gertu izatea, eta talde zentzua indartzea, taldea
konpaktatzea.
Baina zer lortzen dabe bebai?
- Lehenagotik kontra zekatenak are kontrago izatea, azken batian
arrazoia guztiak emon detsez: IAren kontra ezer egin barik, IAkoak joan dira
eurak izorratzera.
- Epel zirenak kontra ipini. Berez IAren ez kontra ez alde ez
zeguazenak, kontra jarri. Halako tratua jasota, normala.
Neuri, berez, jarduera hori IAren aldeko eta txarreko izan, bost.
Halanda be, amorratzen naben alboko ondoriorik badago, IA Euskal Herriko
independentzia eta euskararen aldekoa omen denez, lortzen daben gauza
bakarra zera da, jende gehixago independentzia eta euskararen kontra
jartzia. Eta horrek bai izorratzen nau, asko, baina nik ezin dot ezer egin.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]