Azkenengo egunotan Bermio eta Bakio aldetik ibili naiz turista moduan,
inguruetatik gehixago herrixetatik baino. Baserri askotan ikurrinak. Orduantxe
akordatu naiz, aiba! Aberri Eguna!
Armintza, Matxitxako, Gaztelugatxe... nahiko turista ikusten zan,
euskaldunak eta kanpotarrak. Gehixenok ez zeben espero (edo bai?) espektakulu
hori, baina ikurrin horrek zeozer be esango zetsen.
Aberri Egunean ikurrinak ateratzia pentsatu zebanak beste asmo batez egin
zeban, orduan turismoan kontua ez zan gaur egunekoa (eta Hego E.H.an daguana
batere zerikusirik Ipar E.H.an daguenakin), baina gaur egun, besteak beste,
Euskal Herriko eskaparatearen beste zati bat dira.
Lehengo arrazoiengatik, eta oraingo arrazoiengatik, baina nahixago dot
trapu horrek paisajian ikustea.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]