Ba egixa esan ez da oso erraza gertatzen ari Coliseoaren lehen fase honetan sarrerak erostea. Joan dan zapatuan Poxpolo eta Mokolo pailazoak zeuden programauta. Aste barruan juan nintzan Portaleko kulturako bulegoetara sarrera bila baina bertan zauanak ez zakixan non erosi leikiazen, "Txutxufletasen uste dot" esan zian. Eta efektibamente Txutxufletasen erosi nitxuan. Maiatza hasierarako Txirri, Mirri eta Txiribiton datoz, eta horretarako sarrerak erosteko "ServiCaixa.com" helbidian sartu bihar zala jartzen dau karteletan. Sartu nintzan ServiCaixa horretan baina ez neban ezebez topau. Kartelian berriz begiratu eta "sarrera salmenta 20 egun lehenago hasiko da" jartzen zeban. Gaur DVn esaten dabanez agortu egin dira emanaldi horretarako sarrerak (2 emanaldi dira, maiatzaren 7an eta 8an). Oseake 20 egun horrek asteburuan edo asiko ziran, eta ni ez naiz erne egon. Suerte txarra. Asteburu honetan teatrua dago. /"El señor Ibrahim y las flores del Corán/". Fama handiko lana da hau. Baina ondiok ez dot jakin barixakuan ala zapatuan izango dan. Toki batzuetan zapatuan izango dala ikusi dot, baina udalaren apirileko kultura agendan barixakuan dala jartzen dau. Horretarako entradak begira.com-en erosi behar omen dira (horixe jartzen du Noticias de Gipuzkoan gaur), baina Mikeleek esan bezala begira.com hori desagertu egin zan, eta hor klik eginez kutxasocial.net-era eramaten zaitu, eta kutxasocial-en "sarrera salmentan" kik eginda generaltickets izeneko sarrera salmenta tokira. Gune ezagutzen dogu hamaika tokitarako sarrerak bertan erosi izan ditxudalako, baina Eibarko emanaldirik ez dot topau hor. Oseake, Ander, zure ama ez da galduta dabilen bakarra.
oier. _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
