At 08:00 2007/04/20, you wrote:
>Zuei ere bete zaizue? DV: 200. El correo: 200. Noticis de Gipuzkoa: 200. 
>teknosexua 142. etc.
>no hay manera gaurkua bakarrik ikusteko...
>josu

Bloglines tipo azkar batek sortu zuen, Mark Fletcherrek.

OneList sortu zuen tipo bera. OneList batu zen MakeList izeneko gauza batekin 
duela bat urte, eta eGroups sortu zen horrela. "Nagusiok" gogoratuko duzue, 
Mendikutek ez, Eibartarrak zerrendaren lehen azpiegitura hura... eGroups 
Yahoori saldu zioten, eta Fletcher aberastu zen. Jarraitu zuen apur bat Yahoo 
Groups.en eta utzi egin zuen. Yahook, harrezkero, zerbitzu zoragarri bat ia 
garatu gabe utzi zuen, eta kalitate jaitsiera galanta izan zuen urteekin Yahoo 
Groups-ek. Eibartarrak zerrendak ere alde egin zuen, orain azpiegitura 
librearekin gabiltza...

eGroups-en ondoren, Mark Fletcherrek beste gauza eder bat asmatu zuen: 
Bloglines. Blogak irakurtzeko tresnarik onentsuena, duela urte gutxi. Nik 
Bloglines ezagutu aurretik, ez nien graziarik ikusten blogei... zertarako izan 
bloga, blogak jarraitzeko modu praktikorik ez badago? Fletcherrek asmatu zuen 
hori, Bloglines. Primerakoa.

Baina istorioa errepikatu zuen. Handi bati saldu zion, Ask.com atariari. 
Jarraitu zuen apur bat, eta irten zen berriro, lehen baino aberatsago. 
Bloglines, Ask.com-en eskuetan dagoenetik, estankatua dago, YahooGroups-i 
gertatu zitzaion bezala. 

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to