Mikel Orozko Ventura zerrendakideak (Poloniatik itzuli zenetik ez du hemen
idatzi...) gonbidapena bidali dit "Ego Ibarra" deituriko flickr-eko talde
baten parte hartzeko. Onartu egin dut. Ikusten dut Luistxo eta Erral ere
sartuta daudela honezkero, baina zerrendan inork ez du ezer komentatu eta
helburua Eibarko argazkiak bertan biltzea denez -hori ulertu dut- hemendik
abisua botatzen dizuet

Izena "Ego Ibarra" jarri diote baina aldatzea dute buruan. Alde batetik,
konfusioa zor dezakeelako eta bestetik EIBARren izena ageri dadila ona
litzatekeelako. Agian ideiaren bat okurritzen zaizue, izenak asmatzen hemen
ez dago jende makala-ta.

Tira, txapa guztia bota eta helbidea eman beharko dut ba! Aiba:
http://www.flickr.com/groups/[EMAIL PROTECTED]/
Suposatzen dot "[EMAIL PROTECTED]" hau aldatuko dutela...

Oin yogur bat eta lagunengana noia. Eskursiñua dakagu, baina oraindik ez
dakigu nora. Pasa dan barixaku gaberdixan Debako hondartzan baiñatu giñan.
Ia gaurko gabak zer dakarren....
Josu.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to