Niretako inpaktantiena, instituto garaian ni ere, *La mujer habitada* izan
zen (eta gehixao, baina hori etorri jata burura lehena). Azken aldikoak Paul
Austerren *Kristalezko hiria*, Uxue Apaolazaren *Umeek gezurra esaten
dutenetik* eta Uxue Alberdiren *Aulki bat elurretan*. Ez-gomendatzekorik ez
dut aipatuko, hobe onakin geratzea.

Amaia


2007/4/23, Xabier Mendiguren <[EMAIL PROTECTED]>:

Adoleszentzia izaten da inpaktuetarako garaia. Ni, 15 urte neuzkala,
"Cien años de soledad"ek utzi ninduen jo ta ma. Inguruan beste batzuk
aspertu zituela-eta, gehiago edo guaiago sentitzen ni, gainera.

Azken aldikoak (kasu honetan, neure gustuak dira, ez Leirerentzako
aholkuak): Russell Banks, Sam Shepard, James Salter (nobelagile eta
ipuingile iparramerikarrak).

Ba, nik autolaguntzazko horiek ez nituzke inoiz irakurriko, baina hor
konpon bakoitza bere gustuekin. Zentsuraren kontrakoa naiz, eta interes
handiz irakurri nuen, adibidez, Hitlerren "Mein kampf".

X.

El 23/04/2007, a las 18:07, leire narbaiza arizmendi escribió:

> Zerrenda honetako ixa guztiendako da egun seiñalaua gaurkua: batzuek
> liburuak idaten dittuelako; beste batzuek eurekin egitten dabelako
> bihar, eta bestiok irakurzale amorratuak garalako.
> Hiru galdera botako detsuet.
> 1-Zein(tzuk) d(ir)a gehixen inpautau zaittuen liburua(k)?
> 2-Azken aldixan gehixen gustau jatzuena
> 3-Iñori gomendauko ez zetsazuena
> Nik neuk ez dakitt oso ondo esaten. Baiña inpaktuana "La historia
> interminable". 15 urte nittuan, ordura arte irakorrittako liburuak
> imajinaziño gitxi euken. Neretako barrittasun ikaragarrixa izan zan.
> Beste mundu bat erakutsi zestan
> Eta Kafkaren "Prozesua" ez netsake iñori gomendauko, ni ikaragarri
> angustiau nintzalako, eta ez dot hori gustoko.
> Aspaldi ez dot ganorazko libururik ikarakorri, beraz erdikua desierto
> Oin, zuen txanda
> leire, irakortzen<ATT46335.txt>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to