Josu Mendicute(e)k dio: > Zenbakiekin ez naiz animatuko oraindik, baina uste dut PSOEk irabaziko > duela, nahiz eta gehiengo osoa galduko duen. Animatzen zarete porra egitera?
Nik, porra barik, komentario bat egin nahi nuke hauteskundeei buruz. Berriz ere, A, B, C eta ez dakit zenbat plan ezberdinetatik pasatu da ezker abertzalea ilegalizatu zutenetik. Sigla dexente ere erabili du, ZaldiEroaren txiste baterako balio izan dutenak portzierto, eta Luistxok aurreko hauteskundeetan komentatu bezala, notaritza ordu dexente ere erabili dituzte. Oraingoan badirudi hautagaitza posible bi aurkeztu dituztela leku askotan. Afalaurreko konbertsazio baten, ideia interesgarri bat bota du norbaitek: Fiskaltza eta Gobernuak hautagaitza biak onar ditzatela. Orduan ikusiko da benetan EAE-ANVren hautagaitza ezker abertzaleak bultzatutakoa den ala ez. Ala balitz hautagaitza bietako bat erretiratu egingo lukete eta argi eta garbi erakutsi eurena zela. Ez balute erretiratuko, EAE-ANVk derrepentean Euskal Herriko herri askotan agertu eta zenbat botu lortuko lituzke? Bestea, hautagaitza guztiak ilegalizatuko balituzte, orain lau urte Sustatun pertsona batek proposatu zuena: http://www.sustatu.com/1053504707/1053672900 "Beste aukerarik bazeukan ezker abertzaleak. Eta eragin iraunkorra izan zezakeena, asteartetik harantzago, Ibarretxeren ustezko enbidoa gertatu beharko denean sentitzeko modukoa izango zena. Aukera hori zen, argi eta garbi, PP-ren aldeko botoa eskatzea Bizkaia eta Gipuzkoan." Hori bai izango litzatekeela herriari ezker abertzalearen indarra benetan neurtu eta herria hankazgora jartzeko aukera paregabea. Zer gertatuko da? Honen inguruan egin beharko litzateke porra, eta ez Eibarren PSE-PSOEk gehiengo osoa lortuko duen ala ez eztabaidatuz. Mikel -- Mikel Larreategi http://www.eibar.org/blogak/erral Skype: erralin _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
