Lehen ere komentatu izan dot, ni izatezko bikoteak regulatzearen aurka nagoela. Aurka nago, ezkonduek dauzkaten abantaila gehienak bai, baina desabantailak ez dituztelako, eta horrek desberdintasun bat sortzen du. Horretarako, ez zegoen horrelako figurarik sortu beharrik, eman ezkonduei abantaila horiek eta listo, figura bakarra, ez bi, normala eta light-a.
Izatezko bikoteak figura legal moduan egoteko arrazoi bakarra homosexualen kasuan izan zitekeen, baina orain hori ere ez, haiek ere ezkontzeko aukera dute eta. Orain konturatzen naiz beste desabantaila batzuk ere badituela ezkonduta egoteak. Adibidez, ezkongabeen kasuan bi aldiz apuntatzen dira babes ofizialeko etxeen zerrendetara, edo batek etxea lehendik izanda, besteak ematen du izena Etxebiden. Nire inguruan horrelako bi kasu gutxienez ezagutzen ditut, eta lankideek ere ezagutzen dituzte, eta kontua da legedia errespetatzen ari direla modu horretan. Etikoki tranpa iruditzen zait baina legalki badakit ez dela. Ez nago ziur izatezko bikoteen kasuan ere hori posible den. Zaloak albotik esan didan moduan, babes ofizialeko etxeak errentan eman beharko lituzkete, saldu gabe. Eta dibortziatzea pentsatu beharko dugu etxean, (ez etxe kontuagatik, arazo hori erdi bideratuta daukagu eta), baina politikak horrela jarraitzen badu etorkizunean etorriko dira beste abantaila batzuk. Elenak agian esango dit posible den modu errazean egitea eta orain bezala bizitzen jarraitzea. Gari _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
