Pasa dan udan Ana Berasategi eta Bihurri eraman nituen kanpinera, Errioxara.
Bertan II. Euskal Jaia antolatu nuen eta Herri Kirol erakustaldi polita
eskeini ziguten... baina, hasi aurretik, Anak istripua izan zuen. Enbor bat
jausi zitzaion oinera. Oina izugarri handituta, ez zen medikuarengana joan
exibizioa bukatu arte. Guzti-guztiak aho zabalik geratu ziren.

Kanpista batek Mirandara eraman zuen eta medikuak harrituta begiratzen
zioten, zer gertatu zitzaion galdezka. Ezin zuten sinetsi enbor bat jausi
zitzaiola. :) Hurrengo egunean Sorian beste erakustaldi bat zuten biek. Ana
ezin izan zen joan, noski. Dioni Kortina etorri behar izan zen Kataluinatik.

Ez da hau Bihurriren lehen istripua, historial polita du eta egingo dio
aurre. ANIMO BIHURRI!!
Josu.



2007/5/21, Gari Araolaza <[EMAIL PROTECTED]>:

Eibarko albistea lehenengo eskutik.

Bihurri aizkolari prestuak herenegun aizkorarekin istripua izan eta
besoan lau tendoi moztu zituen. Madrilgo ospitale batean dago (han
inguruan zebilen aizkoran) eta laster dator bueltan Mendarora (bere
etxera).

Animatu beharko dugu.

Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to