Elena: >Eskularrua jasota, proposamena: > >- 20,00 KDD, Elgetako plaza, IƱakiren taberna (udaletxetik begira, >ezkerrera) >- 21,00 afarixa Antzokian >- 22,30 aktuaziƱua > >Benga Luis, apuntau.
Igual joango naiz, ez dakit. Igandean goiz banoa, Kaliforniara, Garirekin batera. Iaz ere izan nintzen biltzar batean (ez Garirekin, beste lankide batekin), Where 2.0 konferentzian, eta aurten ere banoa, baina oraingoan, HIZLARI!!! Astelehen iluntzean, Ignite izeneko ebento batean egongo naiz Tagzania aurkezten. Oso formatu berezia da, 5 minutu kronometratu dira, 20 diapositibako aurkezpenarekin, baina kontrolik gabe: diapoak 15 segunduero igarotzen dira, eta kito. Gainera, ingelesez soltatu behar dut nirea... Ikasten egon naiz beste batzuen ereduetatik (hemen ikusten dira batzuk: http://ignitenight.blip.tv ) Prestatzen dihardut, eta akojonatu samar noa. Igande gauez, nerbioetatik egongo den bakarra ez dira Patxi Basauri eta beste hautagai mordo bat izango, neu ere bai, biharamuneko kontu horrekin. Ni eta beste hizlariak, hemen zerrendatuta: http://radar.oreilly.com/archives/2007/05/ignite_where_sp.html Igual larunbat iluntzean komeni zait relax pixka bat eta joango naiz Espaloira... abisatuko dut. Luistxo _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
