ANVren programan gazte kontseilua be proposatzen da beste kontu batzuez
gain, atal hau, gazteek egin dute zuzenean,  beste ataletako aportazioetan
gazteen parte hartzea ere ezinbestekoa izan da, trasbertsala baita, nahiz ta
gazte danengana ez heldu ahaleginak egin dira honetan. egia esan programa
bera ateratzeko ere zailtasun pila izan dira, tartean eta         "legalak"
ez izanik diruana... bixen bittartian, PSOE erlojua eta metxerotxuak
buzoneatzen, SOZIALISTOAK!! Bai, horrek dira herrittarrek ezinbesteko
dittuzten tresnak, en pin!!

Baina sinisten dugu egin beharrekoetan eta guk ere egindako diagnosiak eta
proposamenak kaleratu eta martxan jartzeko ahaleginak egin ditugu eta egingo
ditugu, udalean egoteko jartzen dizkiguten traba guztien gainetik. Alderdi
politiko ezberdinekin izan gara bozka kopurua errespetatu dezaten, errua
gurea dela esan digute, gure esku dagoela zerrenda legalak izatea. Iñaki
Arriolak, Aitor Alberdik... Zer dala ta Irene Zarrauak baino eskubide
gehiago?? Nik zer dala ta nahi dudana hautatzeko eskubide gutxiago??

Arrate

el 25/05/07 11:40, Josu Mendicute en [EMAIL PROTECTED] escribió:


X-SpamDetect-Info: ------------- Start ASpam results ---------------
X-SpamDetect-Info: This message may be spam. This message BODY has been
altered to show you the spam information
X-SpamDetect: *****: 5.350000 ImageSize=3.0, SPF Default Fail=2.5,
X-Verify-SMTP present=0.6, Aspam=-0.8
X-SpamDetect-Info: ------------- End ASpam results -----------------

Beste bi hautagai ere izan dira, eta pixkat komentatzearren...

-Regina Otaola: zelako pena PPkoa izatea andra hau!! Belargune eske, garraio
publikoa eta aparkaleku eske pasa dan astean...
-Eli Gomez: debateen ondoren bereganako nuen estimua igo zait. IUn normala
izaten da nahiko diskurtso populista, baina hori ere beharrezkoa da.
Gazteentzako ekipamenduak, babeseko eta tasatutako etxebizitzak,
partehartzea... ondo.

Kuriosoa da, 3 emakume vs. 2 gizon. Printzipioz, proportzioan irabazle...
baina Alkatetzara iristeko aspiranteak, asko jota, bi direla esango nuke. Bi
gizonak, alegia.

Aipagarria Alberdik bere agurrean gogoratu dituen bi faktore (beste askorik
ez du hitz egin eta):
-Debateak gaztelera hutsean izan dira eta ondo legoke hurrengo batean
euskaraz ere izatea. (Debabarreneko/Debabarrenako TB berria izango dugu
ordurako?)
-Beste hautagai batzuk legez kanpo utzi dituztela, eta horiek, noski, ez
dittuezela gonbidatu.

Gazteei dagokionez, lokalen asuntoan Udalaren jarrerak pixka bat berotzen
nau, aurreko batean bota nuen blogean (gazteleraz):
http://www.blogak.com/josu/locales-de-jovenes-en-eibar

Pintzelada batzuk botatziarren:
-Eskubide osoa lokalak izateko.
-Ez dago txarto segurtasun neurriekin laguntzea.. baina:
-Sustraitik konpondu behar da arazoa: ez dago eskaintza publikorik
Jubiletxeak bezela. Hala balitz, ez lirateke hainbeste lokal egongo.

Alternatibak (EB-Aralar, EA eta EAJren programan datoz, eta hor daukat ANV
irakurtzeke): 
Gazte kontseiluen bitartez proposamenak jaso, gaztelekuak gaztetxoenentzat +
"centro civikoak"

Alternatiba hauek ez dira euren luzimendurako bere ideiak, lehenago ere
gazteok eginiko proposamenak dira. Nik neuk EB-Aralarren proposamena
kritikatu dut El Corte Ingles ez delako Toribio Etxeberriatik joango, baina
proposamen zehatz hori inori entzun gabe nik neuk egin nuen duela hainbat
hilabete Portalean. Eta proposamen hau PSOEk kudeatutako Udalean egin nuen,
beraz, zeozer bada ere, bidezidor bat ireki behintzat egin zuten. Beste
kontu bat da entzun zutenari kaso egin ala ez....

Aitor Alberdi ere ez da larregi inspiratu baina politiko guztiek egin behar
zuena egin du: entzun. Besteak beste gure koadrilaren lokalera etorri zen
(eskatu digun hautagai bakarra izan da noski) eta proposamenak jaso zituen.
Mertxe Garatek esan du oso zaila dela gazteengana hurbiltzea. Tira, galdetu
koalizio-lagunari, berak lortu du-ta. Edo galdetu formula legez kanpo
utzitakoei, zerrendetan gazte dexente doaz-ta.

Azken puntu hau kenduta, beste hiru hautagaien balorazioa sinatzen dut nik
ere.
Josu.








El día 24/05/07, Mikel Larreategi  <[EMAIL PROTECTED]> escribió:
Joan zen ostegunian ez neban larregi ikusi, baina oin KTB ipinitta dakat
eta Eibarko alkatetzarako hautagaiak hor dabiz eztabaidan.

Hiru apunte edo inpresio:

- Iñaki Arriola: "dena ondo egin dugu eta horrela jarraituko dugu".
- Aitor Alberdi: Mister Silencio. Baina hau oposizioko lehenengo
alderdiaren hautagaia da? Berba gehixago ez badozu egitten ez dozu gauza
haundirik lortuko.
- Mertxe Garate: oso inpresio ona emon desta Mertxek, bai juan zan
astian ikusi neban apurrian eta baitta gaurkuan be. Txintxatzaile ederra
emoten dau.

Mikel
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


X-SpamDetect-Info: ------------- Start ASpam results ---------------
X-SpamDetect-Info: This message may be spam. This message BODY has been
altered to show you the spam information
X-SpamDetect: *****: 5.350000 ImageSize=3.0, SPF Default Fail=2.5,
X-Verify-SMTP present=0.6, Aspam=-0.8
X-SpamDetect-Info: ------------- End ASpam results -----------------

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to